Argia Saria ospatu dugu Bertsozale Elkartean
Ikus-entzunezko Argia Saria jaso zuten pasa den ostiralean Aitzol Barandiaranek eta Uxue Alberdik, Bertsolari Txapelketa Nagusiari egindako jarraipenagatik. Emankizuna EITBk eta Bertsozale Elkarteak ekoitzi zuten elkarlanean, sari-emate ekitaldian aipatu bezala: "Lan hau ez dugu bakarrik egin: gure jardunak luzitu zezan lantalde handi bat izan dugu atzetik, Euskal Telebistatik eta batez ere Bertsozale Elkartetik. Lagundu gaituzten guztiei besarkada bana".
Hala, gaur, Aitzol Barandiaran eta Uxue Alberdi izan dira gurean, eta Bertsozale Elkartean ikus-entzunezko ekoizpenak egiten diharduen lantaldearekin bildu dira, hain zuzen, beste zenbait profesionalekin batera Bertsolari Txapelketa Nagusiko emankizunean lanean aritu zen taldea: Eneritz Urkola, Luis Gurrutxaga, Jexux Mari Irazu eta Felix Irazustabarrena. Lantaldea osatzen dute Haritz Arrizabalagak, Gaizka Azkaratek eta Beñat Gaztelumendik.