Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Amaitu dira Donibane Lohizuneko sarrerak ere

2017/11/24
Igandean izango da saioa 17:00etan hasita. Iruñeko finalaurreko eta Barakaldoko finaleko sarrerak ere amaituta, bukatu dira Bertsolari Txapelketa Nagusiko saioetarako sarrerak.

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoak bigarren itzulian daude. Igandean izango da hurrengo hitzordua, 17:00etatik aurrera, Donibane Lohizuneko Jai Alaiean, eta sarrerak amaitu dira. Honenbestez, ez da saio honetan leihatilik irekiko.

Agin LaburuIgor ElortzaIñaki ApalategiJone UriaJulio Soto eta Maialen Lujanbio ariko dira bihar oholtza gainean kantuan, Fernando Anbustegiren gidaritzapean. Saio hau eta beste bat baino ez dira geratzen finalaurrekoak amaitzeko, eta horietan gertatzen denaren arabera zehaztuko da abenduaren 17an Barakaldon, finalean, izango den bertsolarien zerrenda.

Finalaurrekoa zuzenean jarraitu ahal izango da Aitzol Barandiaranek gidatuta eta Uxue Alberdiren iruzkinek lagunduta ETB4n zein Bertsoa.eus atarian, 16:55etik aurrera.

Donibane Lohizuneko eta Iruñeko finalaurrekoetarako sarrerak zein Barakaldoko finalekoak amaituta, ez da Bertsolari Txapelketa Nagusirako sarrera gehiago geratzen. Finaleko bazkarirako eta autobuserako txartelak www.bertsosarrerak.eus atarian eskuragai daude oraindik.

Donibane Lohizuneko saioa ETB4n eta Bertsoa.eus atarian ere jarraitu ahal izango da.