Beñat Gaztelumendi
,
Xabier Silveira
8ko nagusia
Beñat eta Xabier aitak dira. Banandu zirenetik, haurren zaintza euren bikotekideek dute. Sinadurak biltzen ari dira zaintza partekatuaren alde.
|
|
Aitor Mendiluze
,
Unai Agirre
8ko nagusia
Aitorrek eta Unaiek nekazaritza ekologikoa lantzen dute. Haien lurren ondoan fracking bidez gasa ustiatzeko asmoa dute.
|
|
Sustrai Colina
,
Fredi Paia
8ko nagusia
Sustrai eta Fredi anaiak dira. Beilatokian egiten dute lan. Gaur euren amona hil da, eta haren gorpua prestatzen ari dira.
|
|
Xabier Silveira
,
Aitor Mendiluze
8ko txikia
Xabier aspaldi joan zen bere kontura bizitzera, gurasoen etxea utzita. Hala ere, oraindik, gauza asko dauzka bertan. Gaur gurasoenera joan denean, ikusi du Aitor aitak gauzak kutxatan sartu dizkiola.
|
|
Fredi Paia
,
Beñat Gaztelumendi
8ko txikia
Fredi eta Beñat lankideak dira. Fredi konturatu da Beñatengana hurbiltzen den aldiro, Beñatek ordenagailuan lehio bat ixten duela.
|
|
Unai Agirre
,
Sustrai Colina
8ko txikia
Unai eta Sustrai gurasoak dira eta haurrak ikasgela berean dituzte. Lehengo astean, Sustrai larri zebilela eta, bere haurra hartzeko eskatu zion Unairi. Ordutik Sustrai berandu etortzen da beti haurraren bila.
|
|
Beñat Gaztelumendi
Puntuari erantzunak
Txerri gutxi hiltzen da / San Martin egunez
Bizimodu gogorra / baserritarrena
Txerri-hiltzeak dakar / ondorengo festa
|
|
Xabier Silveira
Puntuari erantzunak
Herri txiki guztiek / dute beren xarma
Astebururo ihes / hiritik herrira
Jende gutxi aski da / pozik egoteko
|
|
Aitor Mendiluze
Puntuari erantzunak
Agintea gizonek / al dute munduan?
Begiratu ezkero / berdintasunari
Feminista zarela / esan al daiteke?
|
|
Unai Agirre
Puntuari erantzunak
Ze ordutan esnatu / ohi zara goizetan?
Goizetan omen zara / nahikoa isila
Zenbat irauten duzu / lorik egin gabe?
|
|
Sustrai Colina
Puntuari erantzunak
Cabacasen hilketa / argitzeke dago
Gomazko pilota bat / botatzen denean
Agintaria ez da / inoiz erruduna
|
|
Fredi Paia
Puntuari erantzunak
Baskonia Araban / da talde izarra
Jomuga izaten du / urtero Europa
Harrobiko lanean / badago zer egin
|
|
Beñat Gaztelumendi
,
Unai Agirre
10eko txikia
Beñatek hilabeteak daramatza lantoki sozial batean afaltzen. Gaur, Unai sartu da lehendabiziko aldiz lotsa-lotsa eginda.
|
|
Xabier Silveira
,
Sustrai Colina
10eko txikia
Xabier eta Sustrai bikotea dira. Xabierri Sustraik proposatu dio orain arte zuten ohe handia kendu, eta haren lekuan bi ohe txiki jartzea.
|
|
Aitor Mendiluze
,
Fredi Paia
10eko txikia
Aitor eta Fredi moda-argazkilariak dira. Gaur, kamerino edo aldagelan, modelo bat ikusi dute kokaina hartzen. Aitor argazkiak ateratezn hasi da; Fredik ez ateratzeko eskatu dio.
|
|
Beñat Gaztelumendi
Kartzela
Prest duzu dena, gonbidatuak falta dira.
|
|
Xabier Silveira
Kartzela
Prest duzu dena, gonbidatuak falta dira.
|
|
Aitor Mendiluze
Kartzela
Prest duzu dena, gonbidatuak falta dira.
|
|
Unai Agirre
Kartzela
Prest duzu dena, gonbidatuak falta dira.
|
|
Sustrai Colina
Kartzela
Prest duzu dena, gonbidatuak falta dira.
|
|
Fredi Paia
Kartzela
Prest duzu dena, gonbidatuak falta dira.
|
|