Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Unai Agirre Goia

Gipuzkoako Sagardogileen Elkartean egiten du lan. Langile Ikastolan hasi zen bertsotan, hamar bat urterekin. Hernaniko bertso-eskolako kidea da. Bitan irabazi du bertsolari gazteentzako Lizardi sariketa eta behin Orixe sariketa. Laugarren aldia du Txapelketa Nagusian.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Altsasu

Beñat Gaztelumendi, Unai Agirre 8ko nagusia

Bikotea dira Beñat eta Unai. Kreditu txartela lapurtu diete. Salaketa jarri, eta gaur jakin dute beraien alabak erabili duela.

Unai Agirre, Oihane Perea 8ko txikia

Bikotea dira Unai eta OIhane. Bazkalostean, mendi buelta bat egiteko plana egin dute. Unai prestatzen hasi da, eta Oihane sofan lo hartzen ari dela ikusi du!.

Unai Agirre Puntuari erantzunak

Etxean zenbat traste / dauzkagun alferrik!
Zu dena gordetzeko / zalea al zara?
Birziklatzen al duzu / sobran daukazuna?

Erika Lagoma, Unai Agirre 10eko txikia

Maitaleak dira Erika eta Unai. Unaik Erikari esan dio hau izango dela elkar ikusiko duten azken eguna.

Unai Agirre Kartzela

Gaia ateratzen duzun bakoitzean, gaiz aldatzen du

Murgia

Aitor Mendiluze, Unai Agirre 8ko nagusia

Aitorrek eta Unaiek nekazaritza ekologikoa lantzen dute. Haien lurren ondoan fracking bidez gasa ustiatzeko asmoa dute.

Unai Agirre, Sustrai Colina 8ko txikia

Unai eta Sustrai gurasoak dira eta haurrak ikasgela berean dituzte. Lehengo astean, Sustrai larri zebilela eta, bere haurra hartzeko eskatu zion Unairi. Ordutik Sustrai berandu etortzen da beti haurraren bila.

Unai Agirre Puntuari erantzunak

Ze ordutan esnatu / ohi zara goizetan?
Goizetan omen zara / nahikoa isila
Zenbat irauten duzu / lorik egin gabe?

Beñat Gaztelumendi, Unai Agirre 10eko txikia

Beñatek hilabeteak daramatza lantoki sozial batean afaltzen. Gaur, Unai sartu da lehendabiziko aldiz lotsa-lotsa eginda.

Unai Agirre Kartzela

Prest duzu dena, gonbidatuak falta dira.

Maule-Lextarre

Aitor Mendiluze, Unai Agirre 10eko nagusia

Adineko bikotea dira Aitor eta Unai. Zahar-etxera bizitzera joatea erabaki zuten. Lehen gaua han pasatu, eta gosatzen ari dira.

Unai Agirre, Jexux Mari Irazu 8ko txikia

Artzaina da Unai. Bera eri dela eta, Jexux Mari koinatuari galdegin zion merkatura gasnak saltzera joateko. Joan da, eta hor itzuli da erranez jastatzeko bost gasna banatu dituela, baina saldu bat ere ez.

Jone Uria, Unai Agirre 10eko txikia

Jone eta Unai haurdun daude biak. Jonek haurra etxean ukan nahi du. Unaik, berriz, ospitalean.

Unai Agirre, Sustrai Colina Puntutan

Unai eta Sustrai, elgarrekin bizitzen hasi berri dira. Biak ordenarekin muturreraino itsutuak daude.

Unai Agirre Kartzela

Nehork ez zuen espero baina lortu egin duzu.