Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Odei Barroso Gomila

Barakaldon jaioa, hiru urte zituenetik Urruñan bizi da. Bertsolaritza eskolak ematen ditu Ipar Euskal Herriko ikastoletan eta bertso-eskoletan. 13 urterekin hasi zen bertsotan, eta Hendaiako Bertso Eskolan ibilia da. Bigarren aldia du Txapelketa Nagusian.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Amasa-Villabona

Alaia Martin, Odei Barroso 8ko nagusia

Alaia eta Odei bakarrik bizi diren adineko bi lagun dira. Herrian gertatzen ari diren lapurretak direla eta, elkarrekin bizitzeko aukera aztertzen hasi dira.

Odei Barroso, Fredi Paia 8ko txikia

Odei epaile jarri dute gazta-lehiaketa batean, kirolari ospetsua delako. Fredi artzain gaztagileak errezeloz begiratu dio.

Odei Barroso Puntuari erantzunak

Maitasuna omen da / garrantzitsuena
Maitasunetik hurbil / dago gorrotoa
Asko maite al duzu / zuk zure burua?

Odei Barroso, Nerea Elustondo 10eko txikia

Herentzian, amonaren bitxiak jaso dituzte Odeik eta Nereak. Odeik saldu egin nahi ditu denak, Nereak ez.

Odei Barroso Kartzela

Lekuko izan zara nahi gabe. Ez dakizu zer egin.

Oiartzun

Odei Barroso, Agin Laburu 8ko nagusia

Odeien eta Aginen herrian, zaborra atez ate biltzen hastekoak dira. Koloretako ontziak eskuratzeko ilaran daude biak.

Alaia Martin, Odei Barroso 8ko txikia

Alaia eta Odei itsasoan dabiltza, piragua edo kayak batean elkarrekin. Bat-batean, marrazoa agertu zaie parean. Alaia arraunari eman eta eman hasi da; Odei, berriz, ez da mugitzen.

Odei Barroso Puntuari erantzunak

Odola ematera / joaten al zara?
Egiten da gero ta / transplante gehiago
Zure gorputzetik zer / emango zenuke?

Beñat Lizaso, Odei Barroso Sei puntuko motza

Beñat eta Odeik gaztetan rock-talde ezagun batean jotzen zuten. Hogei urte dira azken kontzertua eman zutela. Gaur Odeiek Beñati proposatu dio berriz taldea elkartu eta bira bat egitea.

Odei Barroso Kartzela

Oheko maindireak edo mihiseak, egunero aldatu behar izaten dituzu.