Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Jexux Mari Irazu Muñoa

Filosofian lizentziatua da, eta azken urteotan bertsolaritza eta ikus-entzunezko komunikazioa uztartu ditu. Bertsoa.com plaza digitalaren sortzailea da. Tolosako eta Hernaniko bertso-eskoletan ibilitakoa da. Txapelketa Nagusian bosgarren aldiz parte hartuko du, eta bitan finalista izana da.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Altsasu

Erika Lagoma, Jexux Mari Irazu 8ko nagusia

Erika eta Jexux Mari ume banaren aiton-amonak dira. Hauen bilobek eskolan egokitzapena egin behar dute. Sartu dira gelara, eta hor daude gela erdian, negarrez ari diren haurrez inguratuta.

Jexux Mari Irazu, Beñat Gaztelumendi 8ko txikia

Jexux Marik eta Beñatek negozioa zuten elkarrekin. Beñat duela gutxi jubilatu bazen ere, egunero agertzen zaio Jexux Mariri lantokian.

Jexux Mari Irazu Puntuari erantzunak

Krisiaren menpean / daukagu Sakana
Bankuek jaso dute / laguntza handia
Itzuliko balute / lapurtutakoa

Oihane Perea, Jexux Mari Irazu 10eko txikia

Oihanek autokarabana bat du aparkalekuan. Gaur bertara joan denean, zaratak entzun ditu. Begiratu, eta Jexux Mari aurkitu du barruan.

Jexux Mari Irazu Kartzela

Gaia ateratzen duzun bakoitzean, gaiz aldatzen du

Tolosa

Etxahun Lekue, Jexux Mari Irazu 8ko nagusia

Ertzainak dira Etxahun eta Jexux Mari. Orain arte terrorismoaren aurkako dibisioan aritzen ziren. Orain, trafikoa zuzentzen jarri dituzte.

Jexux Mari Irazu, Unai Iturriaga 8ko txikia

Jexux Marik perfume-denda batean egiten du lan. Unai, egunero-egunero etorri, perfume bat probatu eta joan egiten da.

Jexux Mari Irazu Puntuari erantzunak

Denok artistak gara / mingaina dantzatzen
Damutu izan gara / hitz egin ta gero
Ibiltzen ote zara / txutxumutxuetan

Iñigo Mantzizidor 'Mantxi', Jexux Mari Irazu Sei puntuko motza

Aitona-bilobak dira. Mantxi aitona, eta Jexux Mari biloba. Orain arte famialiatik kanpoko zaintzaile batek zaindu izan du Mantxi. Orain, Jexux Mari biloba lanik gabe geratu da, eta Mantxi berak zaintzea proposatu dio.

Jexux Mari Irazu Kartzela

Jexux Mari, pasilloko edo korridoreko argia itzalita lokartzeak beldurra ematen dizu.

Maule-Lextarre

Agin Laburu, Jexux Mari Irazu 10eko nagusia

Lurralde Elkargoaren aldeko manifestazioa dela eta, bukaera ekitaldiko oholtza muntatzen ari dira Agin eta Jexux Mari.

Unai Agirre, Jexux Mari Irazu 8ko txikia

Artzaina da Unai. Bera eri dela eta, Jexux Mari koinatuari galdegin zion merkatura gasnak saltzera joateko. Joan da, eta hor itzuli da erranez jastatzeko bost gasna banatu dituela, baina saldu bat ere ez.

Jexux Mari Irazu, Aitor Mendiluze 10eko txikia

Jexux Mari suhiltzailea da, eta Aitor suihltzaile-burua. Etxe bateko sua itzaltzera etorri dira. Etxean pertsona bat dago atera ezinik. Jexux Marik sartu egin nahi du, eta Aitor suhiltzaile-buruak ez sartzeko agindu dio.

Jexux Mari Irazu, Jone Uria Puntutan

Jexux Marik eta Jonek arnoa dastatzeko ikastaro batean izena eman dute. Edalontzia eskuetan, lehendabiziko arnoa bota diete.

Jexux Mari Irazu Kartzela

Nehork ez zuen espero baina lortu egin duzu.