Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Iban Urdangarin Lardizabal

Ataundarra, Gipuzkoako Eskolarteko txapelduna izana da. 2006ko Osinalde sariketaren irabazlea izan zen, eta lehen aldiz parte hartuko du Bertsolari Txapelketa Nagusian.

Biografia osoa BDBn

Saioak

Bertsoaldiak

Hendaia

Iban Urdangarin, Felix Zubia 8ko nagusia

Iban eta Felix anaiak dira. Ama gaixo dute, eta, azkenaldian, txanda-aldaketaren unean bakarrik egiten dute topo.

Iñaki Zelaia, Iban Urdangarin 8ko txikia

Iñaki eta Iban bikotea dira. Iñakik autokarabana bat erostea izan du amets. Azkenean, erosi dute, baina oporretara doazen aldiro, Ibanek nahiago du hotelera joan.

Iban Urdangarin Puntuari erantzunak

Presaka bizi gara / goizetik gauera
Maiz so egin ezkero / ordulariari
Zu sarritan iristen / al zara berandu?

Iban Urdangarin, Iñaki Apalategi 10eko txikia

Iban eta Iñaki marihuana landatzen duen elkarte bateko kideak dira. Poliziak mila landare atzeman dizkie eta atxilotuak izan dira. Ibanek, aske gelditu orduko berriz landatu nahi ditu, Iñakik berriz ez.

Iban Urdangarin Kartzela

Lor zenezakeen guztia lortu duzu, baina jendeak ez dizu begirune handirik.