Fredi Paia ,
Iker Zubeldia
8ko nagusia
Fredi eta Iker Euskal Herrira uda pasatzera etorritako Saharako bi haur dira. Itzulerako hegazkinaren zain daude.
|
|
Odei Barroso,
Fredi Paia
8ko txikia
Odei epaile jarri dute gazta-lehiaketa batean, kirolari ospetsua delako. Fredi artzain gaztagileak errezeloz begiratu dio.
|
|
Fredi Paia
Puntuari erantzunak
Agur esan diogu / zinemaldiari
Zuretzat prest daukagu / alfonbra gorria
Izar izatea da / askoren ametsa
|
|
Fredi Paia ,
Jon Martin
10eko txikia
Fredik eta Jonek bikote hasi berria osatzen dute. Fredi konturatu da jende aurrean Joni musu ematen dionean atzera egiten duela Jonek.
|
|
Fredi Paia
Kartzela
Lekuko izan zara nahi gabe. Ez dakizu zer egin.
|
|
Sustrai Colina,
Fredi Paia
8ko nagusia
Sustrai eta Fredi anaiak dira. Beilatokian egiten dute lan. Gaur euren amona hil da, eta haren gorpua prestatzen ari dira.
|
|
Fredi Paia ,
Beñat Gaztelumendi
8ko txikia
Fredi eta Beñat lankideak dira. Fredi konturatu da Beñatengana hurbiltzen den aldiro, Beñatek ordenagailuan lehio bat ixten duela.
|
|
Fredi Paia
Puntuari erantzunak
Baskonia Araban / da talde izarra
Jomuga izaten du / urtero Europa
Harrobiko lanean / badago zer egin
|
|
Aitor Mendiluze,
Fredi Paia
10eko txikia
Aitor eta Fredi moda-argazkilariak dira. Gaur, kamerino edo aldagelan, modelo bat ikusi dute kokaina hartzen. Aitor argazkiak ateratezn hasi da; Fredik ez ateratzeko eskatu dio.
|
|
Fredi Paia
Kartzela
Prest duzu dena, gonbidatuak falta dira.
|
|
Fredi Paia ,
Alaia Martin
10eko nagusia
Auzo berean bizi dira Fredi eta Alaia. Jakin dute euren auzoan bideo-zaintzako kamerak jarri behar dituztela.
|
|
Igor Elortza,
Fredi Paia
8ko txikia
Aita-semeak dira Igor eta Fredi. Igor, semea, spinning-eko irakaslea da. Fredi aita jubilatu berri da, eta spinning-eko ikastaroan hasi da gaur semearekin.
|
|
Fredi Paia ,
Jon Martin
10eko txikia
Bikotea dira Fredi eta Jon. Jonen ama hil da, eta Frediri esan dio aita alarguna bien etxera ekarri nahi lukeela bizitzera.
|
|
Aitor Sarriegi,
Fredi Paia
Puntutan
Aitor eta Fredi udaleko langileak dira. Herritarrek egindako pintura ikastaro bateko margoen erakusketa bat muntatzen ari dira.
|
|
Fredi Paia
Kartzela
Nekatuta zaude, baina badakizu ezin zarela gelditu.
|
|