Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Etxahun Lekue Etxebarria

Irakasle ikasketak egin zituen. Bertso-eskoletan eta ikastetxeetan bertsolaritza eskolak ematen ditu. Etxeko giroaren eraginez bertsozaletu zen, eta 9-10 urte baino ez zituela hasi zen bertso-eskolan. Larrabetzuko Itallen bertso-eskolako kidea da. Hirugarren aldia du Txapelketa Nagusian.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Oion

Maddi Sarasua, Etxahun Lekue 8ko nagusia

Maddi eta Etxahun gurasoak dira. Hauen seme nerabea beti ikasi eta ikasi ari da, eta ez da etxetik apenas irteten.

Etxahun Lekue, Miren Amuriza 8ko txikia

Etxahun eta Miren lagunak dira. Miren Arte Ederrak ikasten ari da, eta gaur bere modelo izatea proposatu dio Etxahuni.

Etxahun Lekue Puntuari erantzunak

Twitter, whatsapp ta facebook / nolako estresa
Konexiorik gabe / bizi al daiteke
Sarean ez badago / ez da existitzen

Eneritz Zabaleta, Etxahun Lekue 10eko txikia

Futbol-talde garrantzitsu bateko jokalariak dira Eneritz eta Etxahun. Aspaldian partida guztiak aulkitik ikusten dituzte. Eneritz gustura dago. Etxahun ez.

Etxahun Lekue Kartzela

Ahalik eta azkarren iritsi zara, baina dagoeneko berandu da.

Tolosa

Etxahun Lekue, Jexux Mari Irazu 8ko nagusia

Ertzainak dira Etxahun eta Jexux Mari. Orain arte terrorismoaren aurkako dibisioan aritzen ziren. Orain, trafikoa zuzentzen jarri dituzte.

Igor Elortza, Etxahun Lekue 8ko txikia

Katu bana duten bi auzokide dira Igor eta Etxahun. Igor, esan eta esan ibili zaio Etxahuni bere katua ondo kontrolatzeko. Gaur berriro harrapatu du Etxahunen katua Igorren katuari jarritako janaria jaten.

Etxahun Lekue Puntuari erantzunak

Etxegintza aspaldi / hasi zen gainbe(he)ra
Merke egiten dute / ta garesti saldu
Etxe hutsak betetzen / hasiko bagina

Etxahun Lekue, Amaia Agirre Sei puntuko motza

Gurasoak dira Etxahun eta Amaia. Hauen haur txikiak iragarki batean parte hartzea proposatu diete. Etxahunek ez du nahi, Amaiak ez dio eragozpenik ikusten.

Etxahun Lekue Kartzela

Etxahun, pasilloko edo korridoreko argia itzalita lokartzeak beldurra ematen dizu.

Donostia

Aitor Sarriegi, Etxahun Lekue Hasierako agurra

Aitor eta Etxahunen aita kartzelan zegoen hauek jaio zirenerako. Hogeita bost urte espetxean eginda, gaur utziko dute libre. Kartzelaren atarian daude, noiz irtengo den zain.

Etxahun Lekue, Alaia Martin 8ko txikia

Bikotea dira Etxahun eta Alaia. Etxahunek sarri leporatzen dio Alaiari ez dela batere erromantikoa. Gaur parrandan dabiltzala, kaleko saltzaile bat inguratu zaie arrosa argidunak eskainiz. Alaiak sei erosi dizkio.

Igor Elortza, Etxahun Lekue 10eko txikia

Aitona-bilobak dira. Igor, bilobak urtero prestatzen du maitasun osoz aitonaren urtebetetzea. Aurten, Etxahun aitonak esan dio ez duela urtebetetzerik ospatu nahi.

Etxahun Lekue, Jon Martin Puntutan

Etxahun eta Jon Donostiara bidean zetozela autoaren gurpil bat zulatu zaie. Bietako inork ez daki gurpila aldatzen.

Etxahun Lekue Kartzela

Nekatuta zaude, baina badakizu ezin zarela gelditu.