Beñat Ugartetxea Ostolaza
Biltegi batean egiten du lan. Mallabian jaioa da, Gerea auzoan, Barrena baserrian, eta gaur egun Zornotzan bizi da. Bertsoa etxetik jasotakoa da, aita eta anaietako bat ere aritzen baitziren lehenago. Aurten lehenengoz parte hartuko du Bertsolari Txapelketa Nagusian.