Eneko Abasolo "Abarkas",
Eneko Fernandez
8ko nagusia
Abarkas eta Eneko herri txiki bateko txikiteroak dira. Gaur itxi dute herrian zegoen azken taberna.
|
|
Beñat Ugartetxea,
Eneko Abasolo "Abarkas"
8ko txikia
Beñat eta Eneko kuadrila bereko bi lagun dira. Herriko jaietan tiralekuan (tiropitxonean) daude. Abarkasek 3 pelutxe lortu ditu dagoeneko eta Beñatek ez du zotz bat ere jo.
|
|
Eneko Abasolo "Abarkas"
Puntuari erantzunak
Lan istripuak dira / albiste sarritan
Beti gelditzen dira / zenbaki hutsean
Lan baldintzetan jarri / behar da arreta
|
|
Eneko Abasolo "Abarkas",
Jone Uria
10eko txikia
Abarkas eta Jonek oraintxe amaitu dute ume bat adoptatzeko prozesua eta iritsi da umea hartzeko garaia. Umeak bi neba arreba dituela jakin dute. Abarkasek hirurak adoptatu nahi ditu. Jonek bakarra.
|
|
Eneko Abasolo "Abarkas"
Kartzela
Orain arte maiz ikusten zenuten elkar. Aste bi dira zu ikustera etorri ez dela.
|
|