Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Aitor Mendiluze Gonzalez

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko bertsolaritza irakaslea da. Eskolan izan zuen lehen harremana bertsoekin. Hernaniko eta Andoaingo bertso-eskoletan aritua da. 1995ean eta 2007an Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen. Bosgarren aldiz parte hartuko du Txapelketa Nagusian.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Murgia

Aitor Mendiluze, Unai Agirre 8ko nagusia

Aitorrek eta Unaiek nekazaritza ekologikoa lantzen dute. Haien lurren ondoan fracking bidez gasa ustiatzeko asmoa dute.

Xabier Silveira, Aitor Mendiluze 8ko txikia

Xabier aspaldi joan zen bere kontura bizitzera, gurasoen etxea utzita. Hala ere, oraindik, gauza asko dauzka bertan. Gaur gurasoenera joan denean, ikusi du Aitor aitak gauzak kutxatan sartu dizkiola.

Aitor Mendiluze Puntuari erantzunak

Agintea gizonek / al dute munduan?
Begiratu ezkero / berdintasunari
Feminista zarela / esan al daiteke?

Aitor Mendiluze, Fredi Paia 10eko txikia

Aitor eta Fredi moda-argazkilariak dira. Gaur, kamerino edo aldagelan, modelo bat ikusi dute kokaina hartzen. Aitor argazkiak ateratezn hasi da; Fredik ez ateratzeko eskatu dio.

Aitor Mendiluze Kartzela

Prest duzu dena, gonbidatuak falta dira.

Maule-Lextarre

Aitor Mendiluze, Unai Agirre 10eko nagusia

Adineko bikotea dira Aitor eta Unai. Zahar-etxera bizitzera joatea erabaki zuten. Lehen gaua han pasatu, eta gosatzen ari dira.

Sustrai Colina, Aitor Mendiluze 8ko txikia

Lagunak dira Sustrai eta Aitor. Bikotekideak utzi duela eta, Sustraik besta egitera atararazi du Aitor. Goizeko bostak dira, eta, mozkor-mozkor eginda, Aitorrek bere bikotekide ohiaren balkoipera eraman du Sustrai.

Jexux Mari Irazu, Aitor Mendiluze 10eko txikia

Jexux Mari suhiltzailea da, eta Aitor suihltzaile-burua. Etxe bateko sua itzaltzera etorri dira. Etxean pertsona bat dago atera ezinik. Jexux Marik sartu egin nahi du, eta Aitor suhiltzaile-buruak ez sartzeko agindu dio.

Aitor Mendiluze, Agin Laburu Puntutan

Durangoko Azokan txanda egitea egokitu zaie Bertsozale Elkartearen postuan. Bi ordu daramatzate deus saldu gabe.

Aitor Mendiluze Kartzela

Nehork ez zuen espero baina lortu egin duzu.

Barakaldo-BEC

Aitor Mendiluze Hasierako agurra
Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze 8ko nagusia

Elikagai-bankurako jendeak borondatez emandako janariak biltzen daramate goiz osoa Maialenek eta Aitorrek. Kamioia bete dute, eta oraindik beste hainbeste geratzen zaie sartzeko.

Aitor Mendiluze, Sustrai Colina 8ko txikia

Autoak konpontzeko tailer bateko nagusia da Aitor, eta langilea Sustrai. Gaur, Aitorrek Sustrai ikusi du bere autoa beste tailer batera eramaten.

Aitor Mendiluze Puntuari erantzunak

Kazetari ugari / bada kartzeletan Idaztea bihurtzen / denean delitu Zuk ematen al duzu / zure iritzia

Aitor Mendiluze, Amets Arzallus Sei puntuko motza

Aitorrek eta Ametsek beren seme-alaba nerabeak topatu dituzte, biluzik, elkarri argazkiak ateratzen. Aitor kezkatuta dago; Ametsek ez dio aparteko garrantzirik ematen.

Aitor Mendiluze Kartzela

Egoerak beste aldean jarri zaitu

Aitor Mendiluze Hasierako agurra
Aitor Sarriegi, Aitor Mendiluze 10eko txikia

Seme bana galdu zuten Sarriegik eta Mendiluzek 80ko hamarkadan HIESAren ondorioz. Sarriegik isilean eraman nahi izan du kontua. Mendiluzek, berriz, hitz egiteko beharra sentitu du beti.

Igor Elortza, Aitor Mendiluze Puntutan

Olentzero eta Aita Noel dira: Aitor Olentzero eta Igor Aita Noel. Tximiniatik sartu ezinik dabiltza.

Aitor Mendiluze Bakarka, gaia emanda

Bertokoei lana kentzen diezula entzun behar izan duzu berriz ere.

Aitor Mendiluze Bukaerako agurra