Historia
1935. urtean Donostian jokatu zen Bertsolari Eguna izan zen txapelketa ofizialen abiapuntua. Euskaltzaleak eta Euzko Gaztediak izan ziren antolatzaileak eta Iñaki Eizmendi "Basarri"-k jantzi zuen txapela.
Gerra ostean Euskaltzaindiak hartu zuen lekukoa, 1960. urtean, eta berak antolatu zituen 1982 bitartera bitarteko sei txapelketak.
Bertsozale Elkarteak 1986an ekin zion Bertsolari Txapelketa Nagusia antolatzeari. 1935 urrun horretatik hasita, 2013ko hau 16. Txapelketa Nagusia da.