Albisteak
Egoerak beste aldera eraman gaitu: 2013ko txapelketaren ikuspegi kataluniarra
2014/01/31Anaís Falcó (musikologoa eta korrandista) eta Christian Simelio (korrandista)
Hitzak egiten gaitu
2014/01/23Andoni Egaña. 1993tik 2009ra arte Euskal Herriko bertsolari txapelduna
1986-2013 arteko Bertsolari Txapelketa Nagusien analisi estatistikoa
2014/01/20Manex Agirrezabal Zabaleta, EHUko IXA taldeko ikertzailea. Bertol Arrieta Kortajarena, EHUko IXA taldeko ikertzailea. Aitzol Astigarraga Pagoaga, EHUko RSAIT taldeko ikertzailea. Mans Hulden, EHUko IXA taldeko ikertzailea
Txapelketa Nagusia: imago, doinua eta hizkuntza
2014/01/17Pere Bescós Prat. Pompeu Fabra Unibertsitateko irakaslea
Litekeenetik baiezkora (finalaren aitzakian)
2014/01/03Joxerra Garzia. Komunikazio zientzietan Doktore.
BEC, BEC, BEC: Herri baten biznahiaren sinbolo
2013/12/20Jexux Larrañaga Arriola. Gizarte Antropologia doktorea
BEC: Performance emozionala
2013/12/18Pio Perez. EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakaslea.
Bart Amets bat izan nuen
2013/12/18EHUko Informatika fakultateko lagunak izan genituen, besteak beste, igandeko finalean BECeko terraza zientifikoan: Robotika taldeko Basilio Sierra batetik, eta IXA taldeko Manex Agirrezabal eta Bertol Arrieta bestetik. Azken honek egunaren kronikatxo bat egin du, aurki aterako dituzten estatistika osoagoen aurrerapen gisa.
Amets Arzallusek irabazi du Bertsolari Txapelketa Nagusia
2013/12/15Amets Arzallusek irabazi du BECen jokatu den Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala. 13.500 bertsozalek bete dute aretoa, eta gozamen ederra hartu dute, saio bikaina eskaini baitute zortzi finalistek. Bigarren postua Maialen Lujanbiorentzat izan da eta haren ondotik Igor Elortza, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Unai Iturriaga, Beñat Gaztelumendi eta Sustrai Colina sailkatu dira.
Zortzi bertsolari txapelaren bila, igandean BECen
2013/12/13Azken etapara ailegatuko da igandean Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013. Finalera ailegatu diren zortzi bertsolariek kantatuko dute goizeko 11:00etatik aurrera. 13.500 bertsozalek beteko dute aretoa, saiorako sarrera guztiak salduta daude aspalditik, eta Hitzetik Hortzeran eta Bertsoa.com-en zuzenean segitzeko aukera izango da.
Finalari begira kontutan hartu beharreko oharrak
2013/12/1213.500 bertsozalek beteko dute igandean BECeko Bizkaia Arena aretoa. Egun horretan dena behar bezala joan dadin, oinarrizko hainbat ohar eman nahi ditu Bertsozale Elkarteak.
Hizkuntzaren eta hitzaren gaitasuna lekuak sortzeko [1]
2013/12/10Teresa del Valle. Antropologoa. Euskal Herriko Unibertsitatea
Haurtzaindegi zerbitzua final egunerako
2013/12/05Abenduaren 15eko finalari begira, BECen haurtzaindegi zerbitzua eskainiko du Bertsozale Elkarteak, betiere gutxieneko eskari kopurua bada. Ezinbestekoa da aurretik izena ematea eta horretarako epea hilaren 10ean amaituko da.
Finalera joateko autobusen geltoki eta ordutegiak
2013/12/05Bertsozale askok abenduaren 15eko finalerako joan-etorria autobusez egingo du. Hemen duzue zehaztuta autobusak zein herritan, zein geltokitan eta zein ordutan abiatuko diren. Dagoeneko ezin da zerbitzu horretarako txartelik erosi.
Dena prest abenduaren 15eko finalerako
2013/12/04Bertsolari Txapelketa Nagusiko abenduaren 15eko finalaren gaineko xehetasunak eman dituzte gaur BECen egin duten prentsaurrekoan. Hainbat urtez egin duen lan isilaren esker onez, Joanito Dorronsorok jantziko dio txapela txapeldunari.
Txapelketako finala aurkezteko prentsaurrekoa, asteazkenean BECen
2013/12/03Abenduaren 15ean BECen jokatuko den finala aurkezteko prentsaurrekoa eskainiko da abenduaren 4an, asteazkenean, BECen. Bertan, finalean kantatuko duten zortzi bertsolariak egongo dira. Bertsoa.com-ek zuzenean eskainiko du agerraldia, goizeko 11etatik aurrera.
Suarekin jolasa: Txapelketaren balioa kulturan
2013/12/03Jexux Larrañaga Arriola. Antropologian Doktorea
Sustrai Colinak irabazi du Maule-Lextarreko saioa eta erabakita gelditu da finaleko zortzikoa
2013/11/30Sustrai Colinarentzat izan da Maule-Lextarreko azken finalaurrekoa. 1.780 bertsozalek bete dute herriko Ororena ezker pareta. Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Igor Elortza, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi, Unai Iturriaga eta Aitor Sarriegik kantatuko dute abenduaren 15eko finalean.
Bazkari, autobus eta haurtzaindegi zerbitzuak abenduaren 15eko finalean
2013/11/26Abenduaren 15eko finalari begira, hainbat zerbitzu eskainiko zaizkie ekitaldira hurbiltzen diren bertsozaleei. Autobusez joateko edo bertan bazkaltzeko aukera izango dute hala nahi dutenek. Horrez gain, haurtzaindegi zerbitzua ere eskainiko da, betiere gutxieneko kopurura ailegatzen bada.
Maule-Lextarreko finalaurrekoak erabakiko du finalaren osaketa
2013/11/26Azken txanpan sartua dago Bertsolari Txapelketa Nagusia. Larunbatean azken finalaurrekoa jokatuko da Maule-Lextarren eta saio horren ostean jakingo da zeintzuk izango diren abenduaren 15eko finalean kantatuko duten bertsolariak. Saioa 17:30ean hasiko da Ororena ezker paretan. Sarrerak www.bertsosarrerak.eu webgunean daude salgai. Egunean bertan Ororena pilotalekuko takila arratsaldeko 15:00etan irekiko da.
Igor Elortzarentzat izan da Donostiako finalaurrekoa
2013/11/24Igor Elortzak irabazi du Donostian jokatu den bigarren itzuliko bigarren finalaurrekoa. Haren atzetik Alaia Martin, Aitor Sarriegi, Jon Martin, Etxahun Lekue eta Fredi Paia sailkatu dira. 2.480 bertsozalek lepo bete dute Gaska kiroldegia. Hurrengo larunbatean Maule-Lextarren jokatuko da Txapelketa Nagusiko azken finalaurrekoa eta bertan erabakiko da zeintzuk izango diren finalean kantatuko duten bertsolariak.
Unai Iturriagak irabazi du Elizondoko finalaurrekoa
2013/11/23Unai Iturriagak irabazi du Elizondon egin den bigarren itzuliko lehen finalaurrekoa. Haren atzetik Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Jokin Uranga, Mantxi eta Julio Soto sailkatu dira. 1.400 bertsozalek lepo bete dute Baztan pilotalekua. Donostian jokatuko da bihar seigarren finalaurrekoa.
Donostian jokatuko da Txapelketa Nagusiko seigarren finalaurrekoa
2013/11/22Bigarren itzuliko bigarren finalaurrekoa izango da Donostiakoa. Aforo handitze aldera azkenean saioa Gaska kiroldegian izango da eta ez hasieran iragarrita zegoen moduan Atano III. pilotalekuan. Sarrera guztiak aurretik saldu dira, hortaz ez da takila zabalduko igandean. Saioa zuzenean segitzen ahalko da Hitzetik Hortzera eta Bertsoa.com-en bitartez.
Txapelketako azken finalaurrekoa aurkeztu dute Maule-Lextarren
2013/11/22Maule-Lextarren jokatuko da azaroaren 30ean Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken finalaurrekoa. Saio horren berririk eman dute Michel Etchebest, Maule-Lextarreko aüzapezak; Joana Itzaina, Bertsularien Lagunak Elkarteko lehendakariak eta Jon Agirresarobe, Bertsolari Txapelketa Nagusiko koordinatzaileak Maule-Lextarreko Herriko Etxean egin duten agerraldian.
Elizondon abiatuko da larunbatean finalaurrekoen bigarren itzulia
2013/11/21Txapelketa Nagusiko bosgarren finalaurrekoa da Elizondon larunbatean jokatuko dena, bigarren itzuliko lehena. Sei bertsolari igoko dira oholtzara finalean posturen baten bila. Elizondoko saiorako sarrera guztiak amaitu dira, larunbatean ez da takila zabalduko. Saioa Hitzetik Hortzeran edo Bertso.com-en segitu daiteke zuzenean.
Donostiako finalaurrekorako sarrerak amaitu dira
2013/11/19Txapelketa Nagusiko seigarren finalaurrekoa jokatuko da igandean Donostian eta dagoeneko saldu dira sarrera guztiak. Igandean ez da lehiatilarik zabalduko.
Donostiako finalaurrekorako azken sarrerak salgai
2013/11/19Datorren igandean Donostian jokatuko den finalaurrekoa Gaska kiroldegian izango da. Atano III pilotalekuan izatekoa zen, baina sarrerak berehala saldu zirenez, bertsozale gehiagori aukera eman nahian leku aldaketa bideratzen aritu da txapelketako antolakuntza. Aldaketa emateko baimen guztiak eskuratu dira eta salgai dira, beraz, Donostiako saioa ikusteko azkeneko sarrerak www.bertsosarrerak.eu atarian.
Elizondoko finalaurrekorako sarrerak amaitu dira
2013/11/18Txapelketa Nagusiko bosgarren finalaurrekoa jokatuko da larunbatean Elizondon eta dagoeneko sarrera guztiak saldu dira. Hortaz, ez da lehiatila zabalduko. Igandean Donostian jokatuko den finalaurrekoa Gaska kiroldegian jokatuko da, Atano III pilotalekuaren aforoa bete baita. Oraingoz, Donostiarako sarrera salmenta etenda dago, behar diren baimenak bideratu arte.