Amets Arzallusek irabazi du Bertsolari Txapelketa Nagusia
2013/12/15
Amets Arzallusek irabazi du BECen jokatu den Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala. 13.500 bertsozalek bete dute aretoa, eta gozamen ederra hartu dute, saio bikaina eskaini baitute zortzi finalistek.
Bigarren postua Maialen Lujanbiorentzat izan da eta haren ondotik Igor Elortza, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Unai Iturriaga, Beñat Gaztelumendi eta Sustrai Colina sailkatu dira.
Amets Arzallus izango da Euskal Herriko txapelduna hurrengo lau urteotan, gaur BECen jokatu den finala irabazita. Txapeldunarekin buruz burukoa jokatuta, bigarren postua Maialen Lujanbiorentzat izan da.
Honela gelditu da finaleko puntuazioa:
Amets Arzallus 1737,5
Maialen Lujanbio 1686,5
Igor Elortza 1164
Aitor Mendiluze 1155
Aitor Sarriegi 1106
Unai Iturriaga 1099
Beñat Gaztelumendi 1099
Sustrai Colina 1082,5
13.500 bertsozalek segitu dute saioa bertatik bertara eta izugarrizko giroa bizi izan da egun osoan zehar.