Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Amets Arzallusek irabazi du lehenengo finalaurrekoa eta bigarren itzulirako sailkatu da

2013/11/09
Amets Arzallusek irabazi du Txapelketa Nagusiko lehen finalaurrekoa. Haren atzetik Jokin Uranga, Jone Uria, Jon Martin, Julio Soto eta Nerea Elustondo sailkatu dira. 1.500 bertsozalek saioa bertatik bertara. Bihar bigarren finalaurrekoa jokatuko da, Tolosan.

Amets Arzallus nagusitu da Gernika-Lumon jokatu den Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen finalaurrekoan. Honako puntuazioa lortu dute bertsolariek

 

Amets Arzallus 717
Jokin Uranga 657,5
Jone Uria 653
Jon Martin 640,5
Julio Soto 639,5
Nerea Elustondo 633,5


Gaur lortu duen lehen postuari esker, hendaiarra zuzenean sailkatu da finalaurrekoetako bigarren itzulirako. Azaroaren 23an Elizondon jokatuko den finalaurrekoan arituko da, oraindik erabakitzeke dauden beste bost bertsolarirekin.

 
Aldez aurretik sarrera guztiak salduta zirela, 1.500 bertsozalek bete dute Gernika-Lumoko Jai-Alai pilotalekua. Antolatzaileek bereziki eskertu nahi izan dute Gernika-Lumoko udalak eta inguruko bertso eskolek saioa antolatzeko eman duten laguntza.

Bihar jokatuko da Tolosan Txapelketa Nagusiko bigarren finalaurrekoa. Amaia Agirre, Etxahun Lekue, Igor Elortza, Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Jexux Mari Irazu eta Unai Iturriaga izango dira oholtza gainean. Saiorako sarrera guztiak aurretik saldu dira, hortaz ez da takila zabalduko