Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Igor Elortzarentzat izan da Donostiako finalaurrekoa

2013/11/24
Igor Elortzak irabazi du Donostian jokatu den bigarren itzuliko bigarren finalaurrekoa. Haren atzetik Alaia Martin, Aitor Sarriegi, Jon Martin, Etxahun Lekue eta Fredi Paia sailkatu dira. 2.480 bertsozalek lepo bete dute Gaska kiroldegia. Hurrengo larunbatean Maule-Lextarren jokatuko da Txapelketa Nagusiko azken finalaurrekoa eta bertan erabakiko da zeintzuk izango diren finalean kantatuko duten bertsolariak.

Igor Elortzak irabazi du Donostia jokatu den Bertsolari Txapelketa Nagusiko seigarren finalaurrekoa. Puntuazioa honela gelditu da:

Igor Elortza 703
Alaia Martin 674,5
Aitor Sarriegi 674
Jon Martin 641,5
Etxahun Lekue 639,5
Fredi Paia 617,5

2.480 bertsozalek bete dute Donostiako Gaska kiroldegia. Bertsozale Elkarteak eskerrak adierazi die Donostiako udalari eta Donostiako bertso eskolari saioa antolatzeko eman duten laguntzagatik.

Mauleko finalaurrekoaren faltan, honela dago behin-behineko sailkapena.

Hurrengo larunbatean azken finalaurrekoa jokatuko da Maule-Lextarren. Bertan erabakiko finalean kanatatuko duten zortzi bertsolarien izenak. Ohi bezala, saiorako sarrerak salgai dira www.bertsosarrerak.eu atarian