Txapelketako finala aurkezteko prentsaurrekoa, asteazkenean BECen
2013/12/03
Abenduaren 15ean BECen jokatuko den finala aurkezteko prentsaurrekoa eskainiko da abenduaren 4an, asteazkenean, BECen. Bertan, finalean kantatuko duten zortzi bertsolariak egongo dira. Bertsoa.com-ek zuzenean eskainiko du agerraldia, goizeko 11etatik aurrera.
Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaren inguruko xehetasunak emateko prentsaurrekoa egingo da hilaren 4an, goizeko 11etan, BECen. Bertan abenduaren 15ean kantatuko duten zortzi finalistak egongo dira: Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Unai Iturriaga.
Horiekin batera, Iñaki Murua, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaria; Ana de Castro, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendaria eta Jokin Castaños, Bertsolari Txapelketa Nagusiko arduraduna izango dira.
Bertsoa.com-ek zuzenean eskainiko du finalaurrekoa, goizeko 11etatik aurrera.