Tolosako finalaurrekorako sarrerak amaitu dira
Tolosan igandean jokatuko den Txapelketa Nagusiko bigarren finalurrekoetarako sarrera guztiak saldu egin dira jada. 1.732 lagunentzako aforoa du Usabal kiroldegiak eta guztiz beteko da. Sarrera guztiak bukatu direnez, igandean ez da lehiatila zabalduko. Amaia Agirre, Etxahun Lekue, Igor Elortza, Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Jexux Mari Irazu eta Unai Iturriaga arituko dira Tolosako Usabal kiroldegian, arratsaldeko 17:30ean hasita.
Tolosakoa Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren finalaurrekoa da. Gernika-Lumon jokatuko da lehena, larunbatean, honako sei bertsolarirekin: Amets Arzallus, Jokin Uranga, Jon Martin, Jone Uria, Julio Soto eta Nerea Elustondo. Saioa 17,30ean hasiko da, herriko Jai-Alai pilotalekuan.
Bertsozale Elkarteak gogorarazi nahi du saio guztiek aforoa mugatua dutela eta bertsozaleek aldez aurretik eros ditzaketela finalaurrekoetarako zein finalerako sarrerak www.bertsosarrerak.eu webgunearen bitartez.