Sustrai Colinak irabazi du Maule-Lextarreko saioa eta erabakita gelditu da finaleko zortzikoa
Sustrai Colinak irabazi du Maule-Lextarren jokatu den Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken finalaurrekoa. Puntuazioa honela gelditu da:
Sustrai Colina 695,5
Unai Agirre 691,5
Jexux Mari Irazu 689,5
Aitor Mendiluze 688,5
Jone Uria 666,5
Agin Laburu 648
1.780 bertsozalek bete dute Maule-Lextarreko Ororena ezker pareta. Bertsozale Elkarteak eskerrak adierazi dizkie Maule-Lextarreko herriko etxeari eta herriko Koblaka bertso eskolari saioa antolatzeko eman duten laguntzagatik.
Azken finalaurrekoa izanik, Maule-Lextarreko saioak erabaki du nortzuk kantatuko duten finalean. Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Igor Elortza, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi, Unai Iturriaga eta Aitor Sarriegi igoko dira abenduaren 15ean BECeko oholtzara.