Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Oiartzungo finalaurrekorako azken sarrerak, salgai

2013/11/14
Autobabes plana errebisatzeko sarrera salmenta eten ondoren, Oiartzungo larunbateko finalaurrekorako azken sarrerak jarri dira salgai. Azkenean, eserita ikusi ahal izango dute saioa sarreradun guztiek, baita zutikako sarrera erosia dutenek ere. Azken sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eu webgunean.

Oiartzungo larunbateko finalaurrekoari begira, autobabes plana errebisatu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizunen bulegoak baimena eman du 1.500 lagunentzako aforoa izateko, denak eserita.

Horiek horrela, autobabes plana errebisatu arte etenda egon den sarrera salmenta berriro martxan jarri dugu. Azken 150 sarrerak dira salgai jarri direnak, horiek amaituta ez da gehiagorik izango.

Entzule guztiak eserita egongo dira Elorsoro kiroldegian, beraz aurretik zutikako sarrera erosi duten pertsonek saioa eserita ikusteko aukera izango dute, erosia duten sarrera baliatuta.

Sei bertsolari hauek bertsolariek kantatuko dute azaroaren 16ean Oiartzungo finalaurrekoan: Aitor Sarriegi, Jon Maia, Agin Laburu, Alaia Martin, Beñat Lizaso eta Odei Barroso.

Bestalde, gogoan izan igandeko Murgiako finalaurrekorako salgai zeuden sarrera guztiak saldu egin direla.

Bertsozale Elkarteak gogorarazi nahi du saio guztiek aforoa mugatua dutela eta bertsozaleek aldez aurretik eros ditzaketela finalaurrekoetarako sarrerak www.bertsosarrerak.eu webgunearen bitartez.