Kanporaketa begirako girotze saioa antolatu dute Oionen
Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken kanporaketa jokatuko da urriaren 26an Oionen. Saio horri begira lanean ari dira aspalditik herriko Txandrio bertso eskolako kideak. Gaurko girotze saioa antolatu dute Oionen. Arratsaldeko 19etan bertso-poteoa abiatuko da Adonix tabernatik, Xebastian Lizaso eta Arrate Illaro bertsolariekin. Haiekin batera, Txandrio bertso eskolako kideek ere kantatuko dute. Bertso-poteo hutsa baino gehiago izango da, bidenabar urriaren 26ko kartelak ere banatuko dituzte .
Sei bertsolarik hartuko dute parte Oiongo azken kanporaketan: Eneritz Zabaleta, Etxahun Lekue, Iratxe Ibarra, Maddi Sarasua, Manex Agirre eta Miren Amuriza. Ohi bezala, saio horretarako sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eu webgunean.