Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Haurtzaindegi zerbitzua final egunerako

2013/12/05
Abenduaren 15eko finalari begira, BECen haurtzaindegi zerbitzua eskainiko du Bertsozale Elkarteak, betiere gutxieneko eskari kopurua bada. Ezinbestekoa da aurretik izena ematea eta horretarako epea hilaren 10ean amaituko da.

3 eta 9 urte bitarteko haurrentzako haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean, betiere gutxieneko eskari kopurua bada. Haurtzaindegia 6. pabiloian izango da eta saioak irauten duen bitartean egongo da zabalik.

Doako zerbitzua da, baina ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Horretarako, bi aukera daude helbidera e-posta bidali edo (0034) 943694129 telefonora deitu. Abenduaren 10ean amaituko da izena emateko epea.