Ez da sarrerarik Gernika-Lumoko finalaurrekorako
2013/11/09
Txapelketa Nagusiko lehenengo finalaurrekoa jokatuko da larunbatean Gernika-Lumon eta dagoeneko sarrera guztiak saldu dira. Hortaz, ez da lehiatila zabalduko. Igandean Tolosan jokatuko den bigarren finalaurrekorako ere sarrera guztiak amaitu dira. Gainerako finalaurrekoetarako sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eu atarian.
Gernika-Lumon larunbatean jokatuko den Txapelketa Nagusiko lehen finalurrekorako sarrera guztiak saldu dira. Hortaz, larunbatean ez da takila zabalduko.
Sei bertsolari igoko dira larunbatean Gernika-Lumoko oholtzara: Amets Arzallus, Jokin Uranga, Jon Martin, Jone Uria, Julio Soto eta Nerea Elustondo. Bernar Mandalunizek aurkeztuko du 17:30ean Jai-Alai pilotalekuan hasiko den saioa.
Bertsozale Elkarteak gogorarazi nahi du saio guztiek aforoa mugatua dutela eta bertsozaleek aldez aurretik eros ditzaketela finalaurrekoetarako zein finalerako sarrerak www.bertsosarrerak.eu webgunearen bitartez.