Elizondon abiatuko da larunbatean finalaurrekoen bigarren itzulia
Honako sei bertsolariek kantatuko dute Elizondoko finalaurrekoan: Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Jokin Uranga, Julio Soto eta Unai Iturriaga.
Finalaurrekoetako bigarren itzulian aldatuko da bertsolariek egin beharko duten lana:
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko handian.
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian.
- Binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte.
- Kartzelako lana: banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.
Saioa 17:30ean hasiko da eta Baztan pilotalekuko ateak ordubete lehenago irekiko dira. Sarrera guztiak saldu direnez, ez da takila zabalduko.
Finalaurrekoetako lehen eta bigarren itzulietako puntuazioak batuko dituzte bertsolariek. Bigarren itzulia amaituta, puntuaziorik onena duten zazpi bertsolariek abenduaren 15ean kantatuko dute, Maialen Lujanbiorekin batera.
Hauxe da lehen itzuliak utzi dituen puntuazioak:
1. Igor Elortza 722
2. Amets Arzallus 717
3. Sustrai Colina 706
4. Beñat Gaztelumendi 697
5. Aitor Mendiluze 694.5
6. Aitor Sarriegi 688
7. Unai Agirre 670.5
8. Iñigo Mantzizidor 'Mantxi' 667.5
9. Alaia Martin 667
10. Fredi Paia 661.5
11. Jokin Uranga 657.5
12. Jone Uria 653
13. Agin Laburu 650
14. Unai Iturriaga 649
15. Etxahun Lekue 649
16. Jon Martin 640.5
17. Julio Soto 639.5
18. Jexux Mari Irazu 638.5