Elizondoko finalaurrekorako sarrerak amaitu dira
Elizondon larunbatean jokatuko den Txapelketa Nagusiko bosgarren finalurrekorako sarrera guztiak saldu dira. Hortaz, larunbatean ez da takila zabalduko.
Sei bertsolari igoko dira larunbatean Elizondoko oholtzara: Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Jokin Uranga, Julio Soto eta Unai Iturriaga. Fernando Anbustegik aurkeztuko du 17:30ean Baztan pilotalekuan hasiko den saioa.
Igandean, berriz, Donostiako Atano III.an zen jokatzekoa seigarren finalaurrekoa. Bertako aforoa bete egin denez, saioa Gaska kiroldegira pasako da. Baimen guztiak bideratu bitartean sarrera salmenta etenda dago. Behin baimenak lortuta, Donostiako finalaurrekorako azken sarrerak jarriko dira salgai www.bertsosarrerak.eu webgunean.
Bertsozale Elkarteak gogorarazi nahi du saio guztiek aforoa mugatua dutela eta bertsozaleek aldez aurretik eros ditzaketela finalaurrekoetarako sarrerak www.bertsosarrerak.eu webgunearen bitartez.