Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Donostian jokatuko da Txapelketa Nagusiko seigarren finalaurrekoa

2013/11/22
Bigarren itzuliko bigarren finalaurrekoa izango da Donostiakoa. Aforo handitze aldera azkenean saioa Gaska kiroldegian izango da eta ez hasieran iragarrita zegoen moduan Atano III. pilotalekuan. Sarrera guztiak aurretik saldu dira, hortaz ez da takila zabalduko igandean. Saioa zuzenean segitzen ahalko da Hitzetik Hortzera eta Bertsoa.com-en bitartez.

 

Sei bertsolarik kantatuko dute Donostiako finalaurrekoan: Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Etxahun Lekue, Fredi Paia, Igor Elortza eta Jon Martin. Saroi Jauregik aurkeztuko du saioa.

Finalaurrekoetako bigarren itzulian honakoa da bertsolariek egin beharko duten lana:

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko handian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian.
  • Binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte.
  • Kartzelako lana: banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

Saioa 17:30ean hasiko da eta astean zehar iragazrri denez finalaurrekoa Gaska kiroldegian izango da azkenean eta ez Atano III pilotalekuan, aforo handiago baitu. Gaska kiroldegiko ateak 16etan lehenago irekiko dira. Sarrera guztiak saldu direnez, ez da takila zabalduko.

Gainerako finalaurreko guztiak bezala saioa zuzenean segitu daiteke ETBn Hitzetik Hortzeran eta internetez, Bertsoa.com-en.

Finalaurrekoetako lehen eta bigarren itzulietako puntuazioak batuko dituzte bertsolariek. Bigarren itzulia amaituta, puntuaziorik onena duten zazpi bertsolariek abenduaren 15ean kantatuko dute, Maialen Lujanbiorekin batera.

Hauxe da lehen itzuliak utzi dituen puntuazioak:

1.    Igor Elortza                            722
2.    Amets Arzallus                      717
3.    Sustrai Colina                        706
4.    Beñat Gaztelumendi             697
5.    Aitor Mendiluze                     694.5
6.    Aitor Sarriegi                         688
7.    Unai Agirre                            670.5
8.    Iñigo Mantzizidor 'Mantxi'     667.5
9.    Alaia Martin                           667
10.    Fredi Paia                           661.5
11.    Jokin Uranga                      657.5
12.    Jone Uria                            653
13.    Agin Laburu                        650
14.    Unai Iturriaga                      649
15.    Etxahun Lekue                   649
16.    Jon Martin                           640.5
17.    Julio Soto                           639.5
18.    Jexux Mari Irazu                 638.5