Donostiako finalaurrekorako azken sarrerak salgai
Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Etxahun Lekue, Fredi Paia, Igor Elortza eta Jon Martin arituko dira Donostiako finalaurrekoan. Saroi Jauregi arduratuko da saioa aurkeztu eta gidatzeaz. Azken sarrerak salgai dira www.bertsosarrerak.eu atarian.
Arratsaldeko 17:30ean hasiko da saioa Gaska kiroldegian. Atano III pilotalekuaren alboko eraikina da Gaska, beraz, Donostiara datozen bertsozaleentzat ez da aldaketa handia izango.
Hori bai, adi ibili, goizean Donostiako Maratoia jokatuko da eta, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 14:00ak arte, trafiko aldaketak izango dira Donostiako kaleetan eta ezin izango da Gaska kiroldegiaren atarira autoz gerturatu. 14:00etatik aurrera trafikoa normaltasunera itzuliko da.