Legazpiko kanporaketako sarrerak amaitu egin dira
Legazpin larunbatean jokatuko den bosgarren kanporaketako sarrera guztiak saldu egin dira jada. Sarrera guztiak bukatu direnez, larunbatean ez da lehiatila zabalduko. Ainhoa Agirreazaldegi, Beñat Lizaso, Igor Elortza, Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Jokin Uranga eta Oihana Bartra igoko dira oholtzara, arratsaldeko 17:30ean.
Legazpikoa Bertsolari Txapelketa Nagusiko azkenaurreko kanporaketa da. Oioen jokatuko da azkena, urriaren 26an, honako sei bertsolariekin: Eneritz Zabaleta, Etxahun Lekue, Iratxe Ibarra, Maddi Sarasua, Manex Agirre eta Miren Amuriza.
Bertsozale Elkarteak gogorarazi nahi du saio guztiek aforoa mugatua dutela eta bertsozaleek aldez aurretik eros ditzaketela saioetarako sarrerak www.bertsosarrerak.eu webgunearen bitartez. Finalaurrekoetarako sarrerak astelehenean jarri ziren salgai.