Bigarren saioarekin batera egingo da Euskal Herriko Bertso Eskolen Topaketa
Txapelketa Nagusiko bigarren kanporaketa jokatuko da urriaren 5ean Markina-Xemeinen. Berez, Bizkaiko herrira hurbiltzeko nahiko motibo izan bada hori. Baina bertsozaleentzat egun are bereziagoa izango da, hirugarrenez BEEEE... Eguna, Euskal Herriko Bertso Eskolen Topaketa ospatuko baita.
Markina-Xemeingo bertso eskola buru belarri dabil antolaketa lanetan. Horretarako bertso eskolen batzordearen laguntza izaten ari da.
BEEEE... egunera gonbidatuta daude Euskal Herriko bertso eskolak eta bertsozale guztiak.
Egitaraua:
- 13.30ean bertso eskolak batuko dira Uhagonen.
- Bazkaria, Akerbetz gaztetxean. Mungiako bertso eskolaren emanaldia izango dugu bertan.
- Poteoa Andrabanda Feministak eta herriko bertso eskolak girotuta herrian zehar.
- 17,30ean Bertsolari Txapelketa Nagusiko saioa udal pilotalekuan. Agin Laburu, Arkaitz Estiballes, Beñat Ugartetxea, Eneko Fernandez, Jone Uria eta Onintza Enbeitak hartuko dute parte.
- Gauean Akertbeltz gaztetxean “Bi Bala” (Aitzol Barandiaran eta Iñaki Gurrutxagaren emanaldia) eta Fan & Go erromeria taldea.
Aldez aurretik abisatuta lotarako tokia egongo da.
Bazkarirako txartelak (80 pertsonentzako): www.bertsosarrerak.eu atarian. (10 euro)
Lotarako izena emateko, idatzi: bertsoeskolak@gmail.com helbidera.