Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bertsolaritzaren Datu-Basearen lehiaketa martxan

2013/09/17
Bertsolari Txapelketa Nagusiaren harira, bertsolaritzaren inguruan dakizuna egiaztatzeko lehiaketa bat proposatu nahi dizugu. Erraz-erraza da: Bertsolaritzaren Datu-Basean ageri diren hamar galderei ongi eta zuzen erantzutea da kontua.

Bertsolaritzaren inguruko hamar galdera erantzun da lehiaketak proposatzen duen bakarra. Erantzunak aurkitzea ez da oso zaila eta lana are gehiago errazteko, hona hemen pista handi bat: erantzun guzti-guztiak Bertsolaritzaren Datu-Basean (BDB) aurkituko dituzu. Saria izan bada, finalaurrekoetarako eta finalerako sarrerak eskuratuko dituzte irabazleek.

Lehiaketaren inguruko xehetasun guztiak hemen aurkituko dituzue.

Bertsolaritzaren Datu-Basea, sareko altxorra.