Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Adituen azterketak eta kulturarteko ordezkaritza, Mintzolaren eskutik

2013/10/03
Mintzola Fundazioaren ekimenez, hurrengo asteotan hainbat esparrutako 14 adituk Bertsolari Txapelketaren gaineko azterketak argitara emango dituzte Txapelketa Nagusiaren webgunean eta Bertsolaritzaren Liburutegi Digitalan. Horrez gainera, Txapelketako finalerako kulturarteko terraza zientifikoa prestatzen ari da Mintzola BECeko finalerako.

Mintzola Fundazioak hainbat esparrutako ikerlariekin dihardu auzolanean bertsolaritza ikertzen. Ikerlari horietako batzuei zein beste adituei eskatu die azterketaren korpus gisa Bertsolari Txapelketa Nagusia hartzeko, eta azterketa horri buruzko ondorioen zein gogoetaren berri emateko. 14 adituk aztertuko dute Txapelketa. Idatziok Txapelketa Nagusiaren webgunean eta Bertsolaritzaren Liburutegi Digitalean argitaratuko dira.

 

Noiz argitaratua Gaia

Irailaren 20an

Aniztasuna Txapelketaren bertsogintzan. Arkaitz Goikoetxea. Filologoa, itzultzailea, bertso eskolako irakaslea.

Azaroaren 4an

Emakumeak txapelketan. Jone Miren Hernandez. EHUko unibertsitateko ikerlaria.

Txapelketako bertsogintzaren ahozkotasun maila. Xabier Paia. Ahozkotasunean aditua. Ikerlaria.

Kanporaketetako bertsogintzaren azterketa. Xabier Sukia. Kazetaria

Abenduaren 9an

Abertzaletasuna Txapelketan. Olatz Mitxelena. Komunikazioan lizentziatua

Txapelketan, bertsolaritzan gertatzen ari denaz. Teresa del Valle. EHUko Gizarte Antropologiako katedradun emeritua.

Final-aurreetako  bertsogintzaren azterketa

BEC, BEC, BEC. Jexux Larrañaga. Antropologian doktorea.

Abenduaren 19an

2013ko Txapelketaz. Andoni Egaña. 1993-2009 artean txapelduna

Emozioak txapelketan. Pio Perez. EHUko ikerlaria

Alderdi kultural, komunikatibo eta sortzaileak Txapelketan. Pere Bescós. Harvardeko (AEB) unibertsitatea.

Txapelketaren musika. Katalunia eta Euskal Herriaren arteko aldeak. Anaís Falcó. Musikologian aditua.

Christian Simelio. Corrandista

2013ko Txapelketaren datuen azterketa. Manex Agirrezabal. Informatikaria. Doktore gai.

Finaleko  bertsogintzaren azterketa. Joxerra Garzia. Komunikazio zientzietan doktore. Ahozkotasunean aditua.

 

Kulturarteko ordezkaritza Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalean.

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalean, abenduaren 15eanBECen, terraza batean bilduko dituzte Mintzolarekin elkarlanean ari diren hainbat ikerketa erakundeetako edo kultur elkarteetako ordezkariak, ikerlariak eta bertsozaleak, Euskal Herrikoak zein atzerrikotakoak.

Mintzola Fundazioak antolatu ditu ekimenok.