Abian da Bertsolari Txapelketa Nagusia
Lau urtetik behin bertsolaritzaren mugimenduari eragiten dio Txapelketa Nagusiak. Irailaren 29an abiatuko da 2013ko edizioa. Muina bertsogintzan jarrita, 43 bertsolari, 14 gai-jartzaile, 16 epailek hartuko dute parte aurrtengo edizioan.
Irailaren 29tik aurrera sei kanporaketa eta zazpi finalaurreko jokatu ostean erabakiko da abenduaren 15ean Barakaldon abestuko duen zortzikotea.
Txapelketa www.bertsozale.com eta www.bertsoa.com atarietan jarraitu ahal izango da. Baita Hitzetik Hortzera telebista saio beteranoan ere, igandetan 15:00etan eta astelehenetan 23:15etan asteburuan gertatutakoaren berri emango da.
Bertsogintza muinean izanda, herrialdeetan bertsolaritzako hainbat eragilek urte osoan zehar, herriz herri egindako lanaren emaitza ikusaraziko da Bertsolari Txapelketa Nagusian, Euskal Herri osoko bertsolariak arituko baitira.