Oionen jokatuko da larunbatean 3. final laurdena
Azken final laurdena, hirugarrena, jokatuko da larunbat honetan. Orduan argituko da zein beste 4 bikote pasako diren, Unai Anda-Iñaki Viñaspre eta Martin Abarrategi-Manex Agirrerekin, maiatzean jokatuko diren finalerdietara.
Oionen jokatuko da, larunbatean zinema aretoan, 17:30ean. Kantuan ondoren bertsolariak arituko dira:
Hauen artean azpimarragarria da 2019ko banakako edizioko bi finalista daudela, Aroa Arrizubieta eta Oihane Perea. Ander Aranburuk 2020ko Kuadrilla artekoan kantatu zuen lehen aldiz, baina inoiz ez da banakako txapelketan aritu.
Gai emailea Arantxa Sobrino Lasa izango da.
Lehen fase honetan bertsolarien lanak Egoitz Iradier Martinez de Albeniz, Iker Elexpuru Lete eta Mikel Fernandez de Arroiabe Idigorasek epaituko dituzte.
Txapelketan parte hartzen duten 9 bikote,18 bertsolariek, behin baino ez dute kantatuko lehen fase honetan, saio honen puntu metaketaren arabera sailkatuko dira finalerdietara hurrenez hurren 6 bertsolari bikote lehen faseko sailkapenaren arabera.
Ateak 17:00etatik irekiko dira eta sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean daude salgai. Aforoa bete artean bertan ere sarrera erosteko aukera egon daiteke. Bazkideak 4 euro, arrunta 6 euro, eta 16 urtetik behera dohainik.
Eskerrak eman txapelketan laguntzen duten babesleei, komunikabide laguntzaileei eta Oyon-Oiongo Udalari.
Saioaren informazio gehiago hemen.