Izarrako lehen final laurdena Iñaki Viñasprek eta Unai Andak irabazi dute
Heldu da Arabako Binako Bertsolari Txapelketako lehen edizio honetako lehen saioa. Elkar igurzten duten bi mikro atzeko irudian, bikotearen elkarlana eta konplizitatea irudikatuz. Dena prest hasiera emateko, mikroak, distantziak eta baita mikro garbitzailea ere. Lehen saioa Izarran jokatu da.
Jokoan aritutako 3 bikoteak, hurrengoak:
Felipe Zelaieta Txurruka (Gasteiz) - Xabi Igoa Eriz (Aramaio)
Unai Anda Delika (Ametzaga) - Iñaki Viñaspre Simon (Abetxuku)
Andere Arrioabengoa Bengoa (Aramaio) - Xabi Antia Zuaznabar (Gasteiz)
Lehenengo itzuli honetan 13 bertso puntuagarri kantatu dituzte bertsolari bakoitzak, 26 bertsolari bikoteak. Ariketa guztiak egin ondoren, Iñaki Viñaspre eta Unai Andak lortu dute puntu gehien, 469 puntu. Hiru final laurdenetako puntuazioaren hurrenkeran osatuko dira finalerdiak. Puntuazioak ondorengoak izan dira:
Iñaki Viñaspre eta Unai Anda: 469 puntu
Felipe Zelaieta eta Xabi Igoa: 453.5 puntu
Andere Arriolabengoa eta Xabier Antia: 426 puntu
Bederatzi lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Lierni Altuna izan da Izarrako aurkezlea. Lehenengo itzuliaren 3 final laurdenetako epaimahaia, horrela osatuta dago: Iker Elexpuru, Egoitz Iradier eta Mikel Fernandez de Arroiabe. Idazkari lanetan Aitor Jimenez.
Bihar, hilaren 18an, Araian, bigarren final laurdena jokatuko da.
Saioaren informazio gehiago, argazkiak eta puntuazioa hemen.