Martin Abarrategi eta Manex Agirrek irabazi dute Araiako bigarren final laurdena
Larunbatean hasitako bideari igandean heldu diote bertsolari bikoteek Araian. Martin Abarrategi eta Manex Agirrek lortu dute puntuaziorik altuena.
Kantuan aritutako 3 bikoteak, hurrengoak:
Eli Zaldua Barquín (Gasteiz) - Aitor Ugarte Eriz (Aramaio)
Martin Abarrategi Sarrionandia (Aramaio) - Manex Agirre Arriolabegoa (Aramaio)
Peru Abarrategi Sarrionandia (Aramaio) - Beñat Garaio Mendizabal (Gasteiz)
Lehenengo itzuli honetan 13 bertso puntuagarri kantatu dituzte bertsolari bakoitzak, 26 bertsolari bikoteak. Ariketa guztiak egin ondoren, Manex Agirre eta Martin Abarrategik lortu dute puntu gehien, 474 puntu. Hiru final laurdenetako puntuazioaren hurrenkeran osatuko dira finalerdiak. Puntuazioak ondorengoak izan dira:
Martin Abarrategi - Manex Agirre : 474 puntu
Peru Abarrategi - Beñat Garaio : 469 puntu
Eli Zaldua - Aitor Ugarte: 434 puntu
Bederatzi lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Nieves Del Alamo izan da Araiako Andra Mari aretoko aurkezlea. Lehenengo itzuliaren 3 final laurdenetako epaimahaia, horrela osatuta dago: Iker Elexpuru, Egoitz Iradier eta Mikel Fernandez de Arroiabe. Idazkari lanetan Aitor Jimenez.
Datorren larunbatean, hilaren 24an, Oionen, hirugarren final laurdena jokatuko da.
Saioaren informazio gehiago, argazkiak eta puntuazioa hemen.