Irailak 26, 3. finalaurrekoa, Amurrio
Arabako bertso Kuadrillarteko hirugarren finalaurrekoa burutu da Amurrioko katekesi aretoan. Gasteizko Errexala eta Aramaioko Konde basoko iluek taldeak lehiatu dira bertan. Konde basko iluek gailendu da saioan, beraz Murgian, urriaren 10ean, jokatuko den finalean abestuko dute.
Albisteak
Konde basoko iluek taldea pasa da Kuadrillarteko finalera
Amurrioko katekesi aretoan burutu zen larunbatean Kuadrillarteko 3. finalaurrekoa. Honenbestez, bigarren fasea amaitu da eta finaleko hirukotea definitu da. Gasteizko Errexala eta Aramaioko Konde basoko iluek taldeak lehiatu ziren norgehiagokan eta Konde basoko iluek taldea gailenduta finalerako txartela berenganatu zuen.
Amurrion jokatuko da Arabako Kuadrilla artekoaren hirugarren finalaurrekoa
Hilabete batzuetako etenaren ostean, Arabako Bertso Kuadrilla arteko Txapelketako hirugarren finalaurrekoa Amurrioko katekesi aretoan jokatuko da. Irailaren 26an, 19:30ean burutuko da saioa, Aramaioko Konde basoko iluek taldea eta Gasteizko Errexala taldea arituko dira kantuan. Bertan erabakiko da Murgiako finalean, urriaren 10ean izango den hirugarren taldea zein izango den.
Arabako Kuadrillarteko lehen faseko liga amaituta finalaurrekoak erabakita geratu dira
Kuadrillarteko 4. asteburuko 3 saioak burututa finalaurrekoak erabakita geratu dira. LPR Lautadako Phoemian Rhapsody (Agurain) eta BertsoLARRIak (Mendialdea) berdinketa egin zuten eta Muinoko Katuak Resurrection (Gasteiz) eta Izenbakuek (Aramaio) taldeak izan dira garaile saioetan.
Arabako Bertso Kuadrilla arteko Txapelketa martxan dago
Larunbatean, bat-bateko taldeen ordezkariek eta Arabako Bertsozale Elkarteak Arabako Bertso Kuadrillarteko Txapelketa aurkeztuko zuten Aramaion. Txapelketa formatua edukiko du 2020ko edizioak. Guztira 280 parte hartzailetik gora.
Fitxa
- Eguna
- 2020/09/26
- Ordua
- 19:30
- Mota
- Finalaurrekoa
- Herria
- Amurrio
- Tokia
- Kultur Etxea