Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Katuko Muinoak taldea izan da garaile Kuadrillartekoan

2023/03/25
Urtarrilaren 27an eman zitzaion hasiera 2023ko Arabako bertso Kuadrilla artekoari, 12 saio eta 3 finalaurrekoren ostean helmugara heldu zen larunbatean ospatutako finalarekin. Bat bateko 12 talde eta idatzizko modalitatean 15 talde aritu ziren, denera 280 lagun inguru.

Laudion eman zitzaion amaiera aurtengo Kuadrilla artekoari, finala eta jai eguna ospatu zen. Bat bateko 12 taldeetako lagunak lanerako, bertsotarako eta gozatzeko prest. Talde bakoitzak beretik zekarrena emateko asmoz. 

Goizean goizetik oholtza atondu, bazkaritarako mahaiak jarri, Laudio BHI institutuko kiroldegiak egun honetan bere ikuslegoari eskaini behar zion guztia prest egon zedin.

Hamabiak pasatxo heldu da Araban zehar ibilitako autobusa Laudioraino, jendea umoretsu eta eguneko jaiari gogoz heltzeko asmoz, egun polit bat bertso eskola eta eskualde ezberdinetako kideek elkarrekin pasatzeko aitzakia, Kuadrillartekoa. Gorbeialdeko eta Gasteizko trikitilarien doinuez  doinuez lagunduta poteoan abiatu zen jende andana, Laudio erdialdeko kaleak bertso aleek bereak eta bi egiten zituzten bertaratutakoen ikusmiran.

Bazkari herrikoian jana eta edana falta izan, babarrun jana sakramentuz atondurik, 90 lagun inguru elkartu ziren mahai inguruan. Bazkalostean, trikiaren doinuan dantzaren bat eta Intsixv taldearen alboka eta danbor soinuak entzungai. 

Bertsolariak oholtzara igo aurretik, kuadrillartekoaren sintonia eta 120 lagun saioko ale ederrak entzuteko gogoz. Dena prest final handirako, Arantxa Sobrino aurkezlearen ahotsak entzun orduko oholtzaratu ziren14 bertso lagunak, Katuko muinoak, Errexala eta Izena pentsau bida taldetako kideak.

Kantuan aritutakoak  Gasteizko Katuko muinoko Ekaitz Samaniego, Eli Zaldua, Xabier Antia eta Iñaki Viñaspre. Aramaioko Manex Agirre, Martin Abarrategi, Sabin Abarrategi eta Danel Herrarte. Gasteizko Errexala taldeko Ainara Balantzategi, Marta De Pedis, Inaxio Trojaola, Patxi Alkorta, Kerman Lopez de Lacalle eta Felipe Zelaieta. Gai jartzen Nieves Del Alamo eta epaitzen Iker Elexpuru, Oier Iñurrieta, Kristina Arteaga, Ekaitz Elorriaga, Ainhoa Aizpurua eta Aitor Jimenez.

Giroa alaitzeko moduko agurrak prestatu zituzten taldeek "Muinoko Alayak" kanta popurria, euskal punk eta kanta modernoen arteko  popurriarekin hasi dira aramaioarrak  eta "Brayanen bizitza" filmako doinuarekin Errexalako kideak. 

Zortziko txikian eman zioten hasiera saioari, ale ederrak entzun genituen jatetxe garestietan xoxak gastatzen ibilitako Eli eta Ainara edota pisukideak ziren Manex eta Patxi.  Suhiltzaile lanetan aritu dira Unai Anda bertsolari neutroak esandakoei erantzunez. Seiko motzean Orain 30 urtetako musikariaren paperetik aritu dira Ekaitz eta Danel. Puntuari erantzunez jarraitu zuen saio puntuagarriak. Iparragirren doinuan etorkizunean Marten babes ofizialeko etxe bat egokitu zainen paperetik aritu dira. Ganbarako lanaren aurretik puntuka aritu ziren talde denak.

Diegoren kitarra doinuz kantatu dute bertsoalriek ganbarako lanean, botilen papere hartu dute bertsolariek, pasadizo ezberdinak ekarri dituzte hauek gogora. 

Opari eta oroigarri gabe ezin zen amaitu aurtengo edizioa ere bat-bateko zein idatzizko talde parte hartzaileei otartxoa jaso dute. Bertsolari finalistek gainera Kuadrillarteko argazkia jaso zuten oroigarri gisara eta Iñaki Viñaspre, Eli Zaldua, Ekaitz Samaniego eta Xabier Antiak landare bana jaso dute, arabako bertsogintzaren sustraiak errotzen ari direlako loratuko dira kimu berriak.

Beraz eskerrik asko hau dena posible egin duten babesle eta laguntzaile guztiei eta nola ez Laudio BHI insitututari bere kiroldegia uztearren.