Lehen faseko azken saioak Aramaio, Murgia eta Korresen jokatuko dira
Asteburu honetan ere 2023ko Arabako Bertso Kuadrillarteko Txapelketa, lau saio jokoan. Hauexek:
- Otsailak 10, ostirala, Aramaioko Zabola Elkartean, E ligako saioa: Ibarrako periferiak (Aramaio)
VS Txandrio (Arabar Errioxa). Afaria saio ostean izango da eta 19:30ean hasiko da. Idatzizko modalitatean: Aramaioko bertso eskola kideak. - Otsailak 10, ostirala, Aramaioko Zabola Elkartean, A ligako saioa: Tratamendurik gabeak (Aramaio) VS Altubepekoak (Aiaraldea). Afaria izango da eta 22:30ean hasiko da. Idatzizko modalitatean: Aramaioko bertso eskola kideak.
- Otsailak 11, larunbata, Murgia, Zuiako Gaztetxean, B liga saioa: Gorbeialdea (Gorbeialdea) VS Bertxilika (Gasteiz). Bazkaria izango da eta 14:00etan hasiko da.
- Otsailak 11, larunbata, Korreseko tabernan, D liga saioa: Bertsolarriak (Mendialdea)
VS Errexala (Gasteiz). Bazkaria izango da eta 14:30ean hasiko da. Idatzizko modalitatean: Zaballako bertso eskolako sorta eta Mendialdea IPIko ikasleak.
2023ko Arabako Bertso Kuadrillarteko Txapelketa urtarrilaren 27an abiatuko da eta martxoaren 25ean bukatuko da, Laudion.
Kuadrillartekoarekin Arabako bertso mugimendua bultzatu, indarberritu eta ikusarazi nahi da. Parte hartzaile guztien txapelketa izango da hau, lehia baino gehiago, gozamena izango du ardatz, guztiaren oinarria auzolana delako.
Arabako Bertsozale Elkartearen funtzioa koordinazio orokorra eta saretze lana izango da. Antolatzaileak txapelketan parte hartuko duten 12 taldeak dira. Bertsogintzako arlo teknikoan Arabako gai jartzaile taldea, epaile taldea eta Elkarteko lan taldearen laguntza izango dute.
Talde bakoitzak gutxienez 10-13 partaide izango ditu: gai jartzailea, epailea, hiru-sei bertsolari, kronikagilea, argazkilaria, musikariak, sukaldariak.
Kuadrillartekoak hiru fase izango ditu:
- Lehen fasea: urtarrilaren 27tik otsailaren 11ra arte eta taldeak 4 ligatan banatu dira. Hiru taldeko lau liga ezberdinetan banatuak. Liga bakoitzetik talde bakarra sailkatuko da hurrengo fasera eta 2 sailkapen orokorraren arabera.
- Finalaurrekoak: otsailaren 26an Agurainen, martxoaren 4an Bastidan eta martxoaren 12an Zuian izango dira. Bakoitzean bi talde ariko dira eta saio bakoitzaren irabazlea sailkatuko da finalera.
- Finala: martxoaren 25ean izango da, Laudion.
Saio guztietan, beste 16 bertso sorta taldeak arituko dira. Bertsoak aurretik prestatuta eta kantatuko dute lehengo fasean eta batzuk martxoaren 25ean Laudion.