Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

"Katuko muinoak" Gasteizko taldeak irabazi du 3. finalaurrekoa

2023/03/12
Hirugarren finaurrekoak jokatuta Laudion burutuko den finala definitu da. Murgian jokatu da Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren 3. finalaurrekoa. Gasteizko "Muinoko katuak" eta Arabar Errioxako "Txandrio" taldeak lehiatu dira eta epaimahaiak hala erabakita "Muinoko katuak" taldea izango dela finalean kantatuko duena.

Umorez  eta arin joan da Murgian jokatu den Kuadrillarteko 3.finalaurrekoan. Pikoteo txiki baten ostean prest ziren bi taldeetako bertsolariak biboteake ta turutak hartuta, gogoz prestatutako eta halere puntuagarria izango ez zen agurra bertaratuei eskaintzeko.  

Katuko muinoak taldeko kideak Eli Zaldua, Iñaki Viñaspre, Xabier Antia eta Ekaitz SamaniegoTxandrio taldekoak berriz, Orlando Arreitunandia, Iker Olabarrieta, Beñat Otamendi, Peio Artetxe, Eñaut Insausti eta Unai Bengoetxea aritu dira kantuan. 

Gai jartzaile lanetan Lierni Altuna aritu da. Saioa hiru epailek baloratu dute: Oier Iñurrieta Gasteizko Muinoko katuak taldearen ordezkaria, Mikel Fernandez de Arroiabe Araba Errioxako Txandrio taldearen taldearen izenean eta Airor Jimenez Arabako Bertsozale Elkarteko epaile gisa.

Talde bakoitzaren agurra kolektiboaren ondoren, bertsolariek hainbat ariketa kolektibotan aritu behar izan zuten: binaka ofizioetan, hirunaka koplan, asmakizuna hirunaka... Entzuleen gozamenerako, umorea aritu dira saio osoan zehar.

Epaimahaiak erabakita Gasteizko taldea arituko da finalean. Sailkatzen den hirugarren taldea da; Aramaioko Izena pentsau bida taldea 1.finalaurrekoan sailkatu zen eta 2. finalaurrekoan Errexala taldea. 

Murgiako finalaurrekoaren argazkiak hemen ikusgai.

Finala, martxoaren 25ean, egun osoko festaren inguruan izango da Laudion. Egon erne!