Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

2. finalerdia Bastidako Kultur Etxean burutuko da larunbatean. Lehian Laudatako "Beeeeeertsolariak" eta Gasteizko "Errexala" arituko dira.

2023/03/02
Larunbatean jokatuko da Arabako Bertso Kuadrilla arteko Txapelketako bigarren finalaurrekoa, Bastidako Kultur Etxean arratdaldeko 19:30ean. Laudion, martxoaren 25ean burutuko den finaleko bigarren talde finalista izango da Bastidako garailea.

 

Beeeeeeertsolariak (Lautada) eta Errexala (Gasteiz)  taldeak izango dira lehiatuko direnak zapatu honetan, Bastidako Kultur Etxean. Mokadutxo bat eskainiko da 19:00etan eta saioa 19:30ean hasiko da saioa. 

Beeeeeeeetsolariak taldeko kideak Aitor Najera, Jon Ruiz de Pinedo, Beñat Cano, Oier Arbina, Markel Yoller eta Iker Pastor. Errexala taldekoak berriz, Felipe Zelaieta, Ainara Balantzategi, Marta De Pedis, Koldobika Fernandez de Retana, Kerman Lopez de Lacalle, Jokin Estepa eta Asier Otamendi.

Bertso sorta kantatuko dutenak: Bastidako bertos eskolako gaztetxoak. 

Gai jartzaile lanetan Oier Suarez ariko da. Saioa hiru epailek baloratuko dute: Egoitz Iradier (Beeeeeertsolariak), Juan Altuna (Errexala) eta Arabako Bertsozale Elkartearen izenean Ekaitz Elorriaga.

Ondorengo ariketak egin beharko dituzte bertsolariek finalaurrekoetan:

-Agur kolektiboa (ez da puntuagarria)
-A taldeko batek B taldeko batekin ofizioka zortziko nagusian hiruna bertso
-Aurrekoak atzekoei, A taldeko batek B taldeko hiruri eta alderantziz, gai emanda, aurrekoak 3 bertso eta atzekoek bertso bana
-B taldeko batek A taldeko batekin ofizioka zortziko txikian hiruna bertso.
-Hiru punturi erantzun zortziko txikian (B taldeko bertsolariak A taldeko bertsolariari eta alderantziz).
-Asmakizuna A taldeko 3 kideen artean, puntuka, A taldeko batek hitza jakingo du eta taldekideei erantzungo die 3 minututan. Ondoren B taldekoek ariketa berdina.
-B taldeko bik A taldeko biren kontra ofizioka, Iparragirre doinua taldekidearekin erdibana osatuz, gaia emanda audio formatuan.
-Gaia emanda, talde bereko hiru lagunen artean hiruna kopla musikaz lagunduta.

Urtarrilaren 27an hasi zen Arabako Bertso Kuadrillartekoa. Guztira, bat-bateko 12 taldek hartu dute parte lehen fasean, eta hiru astez 12 saio egin ondoren 6 talde pasa ziren finalaurreko hauetara. Lehen finalaurrekoa Agurainen jokatuko zen, bigarrena larunbatean Bastidako Kultur Etxean  eta azkena, martxoaren 12an Murgiako udaletxean.

Finalaurreko saio bakoitzeko garaileak izango dira Laudiko BHI-ko kiroldegian, martxoaren 25ean, abestuko dutenak.