Errexala sailkatu da finalera 2.finalaurrekoa irabazita
Giro eta eta umore bikainainean joan zen Bastidan jokatutako Kuadrillarteko 2.finalaurrekoan. Pikoteo txiki baten ostean prest ziren bi taldeetako bertsolariak pelukak, soinekoak, kartelak eta bestelako zintzilikarioak soinean jantzita, mimoz prestatutako eta halere puntuagarria izango ez zen agurra bertaratuei eskaintzeko.
Lautadako Beeeeeeertsolariak talderaren izenean Aitor Najera, Jon Ruiz de Pinedo, Beñat Cano, Oier Arbina eta Markel Yoller eta Gasteizko Errexala taldean Felipe Zelaieta, Ainara Balantzategi, Marta De Pedis, Kerman Lopez de Lacalle, Jokin Estepa eta Asier Otamendi bertsolariak aritu ziren kantuan.
Gai jartzaile lanetan Oier Suarez aritu zen. Saioa hiru epailek baloratu dute: Egoitz Iradier Lautadako Beeeeertsolarik taldearen ordezkaria, Juan Altuna Gasteizko Errexala taldearen taldearen izenean eta Ekaitz Elorriaga Arabako Bertsozale Elkarteko epaile gisa.
Talde bakoitzaren agurra kolektiboaren ondoren, bertsolariek hainbat ariketa kolektibotan aritu behar izan zuten: binaka ofizioetan, hirunaka koplan, asmakizuna hirunaka... Entzuleen gozamenerako, umorea nagusi izan zen saio osoan zehar.
Epaimahaiak erabakita Gasteizko taldea arituko da finalean. Sailkatzen den bigarren taldea da; Aramaioko Izena pentsau bida taldea 1.finalaurrekoan sailkatu zen eta hirugarren taldea martxoaren 12ko finalaurrekoan sailkatuko da, Murgiako udaletxean burutuko den saioan.
Bastidako finalaurrekoaren argazkiak hemen ikusgai.
Hurrengo larunbatean, martxoak 12, jokatuko da azkeneko finalaurrekoa, Murgian. Finala 3 taldeen artean jokatuko da.
Finala, martxoaren 25ean, egun osoko festaren inguruan izango da Laudion.