Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Aramaioko "Izena pentsau bida" izan da 1.finalaurrekoan irabazle

2023/02/26
Arabako bertso Kuadrillarteko lehen finalaurrekoa burutu da Aguraingo Zabalarten. Aramaioko "Izena pentsau bida" eta Gasteizko "Bertxilika" taldeak izan dira lehian bertan. bertan. "Izena pentsau bida" gailendu da saioan, beraz Laudion, martxoaren 25ean, jokatuko den finalean abestuko dute.

Giro politean eta barre algara jokatu zen Arabako Bertso Kuadrillarteko 1.finalaurrekoa Aguraingo Zabalarten. Mokadurako zizka mizken ostean eman zitzaion hasiera saioari. Izena pentsau bida (Aramaio) taldearen izenean Martin Abarrategi, Danel Herrarte, Manex Agirre eta Sabin Abarrategi aritu ziren kantuan. Bertxilika (Gasteiz)  taldearen izenean Aroa Arrizubieta, Maddi Agirre, Hegoi Amabizka, Samuel Rodriguez eta Eukene De los Aires.

Gai jartzaile lanetan Irati Martinez aritu zen. Saioa hiru epailek baloratu zuten: Iker Elexpuru Izena pentsau bida talderaren ordezkaria, Txomin Elorza Bertxilika taldearen ordezkaria eta Arabako Bertsozale Elkartearen izenean Ainhoa Aizpurua. 

Talde bakoitzaren agur kolektiboaren ondoren, bertsolariek hainbat ariketa kolektibotan aritu behar izan zuten: binaka ofizioetan, hirunaka koplan, asmakizuna hirunaka...

Epaimahaiak erabakita Izena pentsau bida taldea arituko da finalean. Sailkatzen den lehenengo taldea da. Aguraingo finalaurrekoaren argazkiak hemen ikusgai.

Hurrengo bi larunbatetan jokatuko dira hurrengo bi finalaurrekoak, Bastidan eta Murgian. Bi saio horietan talde bana sailkatu da, izan ere, finala 3 taldeen artean jokatuko da.

Finala, martxoaren 25ean, egun osoko festaren inguruan izango da Laudion.