Otsailak 8, Gasteiz, Errekaleor
Bazaar Xanmapelezuin eta Konde basoko iluek
Hogeita bost lagun inguru bildu ginen atzo Gasteizko Errekaleorreko gaztetxean. Bazkaldu
ostean, Aramaioko Konde basoko Iluek eta Gasteizko Bazaar Xanmapelezuin taldeak
entzuteko aukera izan genuen.
Etxeko taldean Aroa Arrizubieta, Xabier Antia, Mikel Martin, Elisabet Zaldua, Peio
Ormazabal eta Unai Anda aritu ziren kantuan. Konde basoko Iluek taldetik, Xabi Igoa, Paula
Amilburu, Aitor Ugarte eta Martin Abarrategi entzun genituen. Idatzizko modalitatean,
Bertxilika-ko taldekideak aritu ziren.
Idatzizkoen ostean, agurren erronda etorri zen. Bi taldeek koreografia profesionalez lagundu
dituzte beren bertsoak, entzule guztiak dibertituz, eta Bazaar Xanmapelezuin-en agurrean
Aitor Ugarte entzuteko aukera ere izan genuen.
Giro ederraz gozatzeko aukera izan genuen, nahiz eta, Aramaioko Xabi Igoak hainbeste
aldiz errepikatu zuen bezala, hotza jardunaldiaren protagonista izan.
Amaierako agurretan, bertsolariek kopla bana bota zuten, entzuleoi “agur hotz bat” eskainiz.
Azkenean, Konde basoko Iluek taldeak irabazi du. Ziurrenik, epaileek talde gasteiztarraren
izena ikustean egin zuen erabakia. Azken finean, Aitor Ugartek hasierako agurrean esan
zuen, izena zortzi aldiz irakurrita ere zinezkoa da ikastea.
Hau da Bertxilika bertso eskolako kideek prestatutako bertso sorta:
Doinua: Amaren bularra
DENOK BATERA GAUDE GU,
HAINBAT PERTSONAI
LAGUNTASUNA DA TA
BERTSOEN ESANAHI
HAINBAT KAS LITRO EDAN
TA BUKATU ALAI
EZ DAUKAGU LISKARRIK
LAGUNTASUNA BAI
EGUZKIA BADAGO
JOAN PARKERA KONTUZ
AURKITUKO GAITUZU
GU PRADOAN KANTUZ
UNE_ASKO ELKARREKIN
TA_ORAIN GOGORATUZ
BAINA BIZI DITUGU
DENAK ERRESPETUZ
GOGORATZEN AL ZARA
ANTZERKIARENAZ?
ONDO GOGORATZEN NAIZ
UME MOKOENAZ
MOZORRATUZ IDEIAK
BERTSORA_ERAMANAZ
ONDO PASA GENUEN
BARREZ TA ALGARAZ
AHAL DUGUN GUZTIETAN
GABILTZA SAIATZEN
BERTSOAK EGITEAN
HOBETO KANTATZEN
GURE ARTEAN BETI
DOINUAK PASATZEN
ELKAR LAGUNTZEN DUGU
ERRIMAK TXIBATZEN
ZER DA GARRANTZITSUA
ZUEI ESKATZEA?
GURE_ARTEAN JOLASTUZ
BERTSOAK LANTZEA
HORRELA NAHIKO NUKE
HONEK JARRAITZEA
BETI GARENA IZAN
TA EZ ALDATZEA
Doinua: Esne saltzailearena
IZEI MIOPE HUTSA
HORI ARGI DUGU (BIS)
TA SAMU KANPANDORRE
HANDIA DAUKAGU
HEGOIK EZ ISILTZEA
HORI DU HELBURU
IRATI BESO GABE
EZ HANKA EZ BURU
ARETXEN AURPEGIAK
TXISTEA IA BADU
EZBERDIN IZAN ARREN
BERDINAK GARA GU
Albisteak
Kuadrillartekoaren hirugarren asteburuak bazterrak berotu ditu
Kuadrillarteko 3. asteburuko 4 saioak burutu ostean, azken eta erabakigarria izango den hurrengo asteburuko 3 saioei begira da liga. Lau saio joikatu dira Gasteizen, Kakiturrin, Gaztetxean, Errekaleorreko Gaztetxean eta Mendiolan. Asteburuko hotz-beroak kendu zituzten bertsolarien doinu eta errimekin. Kakiturriko Gladioloreak (Gasteiz), Muinoko Katuak Resurrection (Gasteiz), Konde Basoko Iluek (Aramaio) eta Sumendiola bete poto (Gasteiz) taldeak izan dira garaile saioetan. Azken hau, A ligako garaile izan da eta beraz finalaurrekoetarako txartela lortu du, Agurainen kantatuko dute datorren otsailaren 29an.
Kuadrillartekoko 4 saio Gasteizen
Lehen faseko hirugarren eta azkenaurreko asteburuan, lau saio jokatuko dira Gasteizen, Kakiturri Elkartean, Gaztetxean, Errekaleorreko Gaztetxean eta Mendiolako Etxe Zaharra Elkartean.
Arabako Bertso Kuadrilla arteko Txapelketa martxan dago
Larunbatean, bat-bateko taldeen ordezkariek eta Arabako Bertsozale Elkarteak Arabako Bertso Kuadrillarteko Txapelketa aurkeztuko zuten Aramaion. Txapelketa formatua edukiko du 2020ko edizioak. Guztira 280 parte hartzailetik gora.
Fitxa
- Eguna
- 2020/02/08
- Ordua
- 14:00
- Mota
- Sailkapena
- Herria
- Gasteiz
- Tokia
- Errekaleor gaztetxea