Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bat-batekoa modalitatea

BAT-BATEKOA MODALITATEA

12 TALDE

Hamabi talde osatu dira. Arabako eskualde, herri edo bertso kuadrilla edo bertso eskola bereko jendea dira taldeetako partaide.

Taldeetan, gutxienez hiru bertsolari eta gehienez sei ditugu. Hauetaz gain, gai-jartzaileak, epaileak, soinu-ekipo eta bideo arduradunak, argazkilariak, kazetariak eta musikariek osatuko dute taldea. Guztira 11-14 lagun.

TALDEAK, LIGAK, FASEAK

-LIGAK  (urtarrila eta otsaila) Liga bakoitzean hiru talde arituko dira eta talde bakoitzak 2 saiotan parte hartu beharko du, saio bat etxean eta bestean gonbidatu moduan kantatuko duelarik. Ligako irabazlea finalerdira joango da zuzenean eta beste bi talde sailkapenaren arabera.

A liga: ERREXALA (GASTEIZ), SUMENDIOLA BETE POTO (GASTEIZ) eta ALTUBEPEKOAK (AIARALDEA)

B liga:  BertsoLARRIAK (Mendialdea), KAKITURRIKO GLADIOLOREAK (Gasteiz) eta 

L.P.R. LAUTADAKO PHOEMIAN RHAPSODY (Agurain)

D liga: MUINOKO KATUAK RESURRECTION (Gasteiz), LAUTADAKO AHUNTZAK (Zalduondo) eta GORBEIALDEKO AZKENAK (Zuia-Urkabustaiz)

E liga: IZENBAKUEK (Aramaio), BAZAAR XANMAPELEZUIN (Gasteiz) eta KONDE BASOKO ILUEK (Aramaio)

-FINALAURREKOAK (otsaila eta martxoa)

Hiru finalaurreko, beraz, sei talde. Liga bakoitzeko irabazleak, eta bi talde sailkapenaren arabera. Talde bakoitzak finalaurreko bakar bat jokatuko du.

-FINALA (martxoak 28)

Finalaurreko bakoitza irabazi duten taldeek jokatuko dute finala, 3 taldek, beraz. Puntuazio handiena lortzen duena izango da irabazle.