Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Kuadrillartekoko hiru saiorekin amaiera emango zaio lehen faseari asteburu honetan

2020/02/13
Lehen faseko laugarren eta azken asteburuan, hiru saio jokatuko dira Agurainen, Aramaion eta Murgian.

Asteburu honetan hiru saio burutuko dira, bat ostiralean eta beste bi larunbatean. Hauexek:

Otsailak 14, ostirala, Aguraingo Katarri Elkartean, B ligako saioa: LPR Lautadako Phoemian Rhapsody (Agurain) VS BertsoLARRIAK (Mendialdea). Afaria izango da eta 21:30ean hasiko da. Idatzizko modalitatean: Sukasuan taldea.

Otsailak 15, larunbata, Aramaioko Izarra Elkartea, E ligako saioa: Izenbakuek (Aramaio) VS Bazaar Xanmapelezuin (Gasteiz) . Bazkaria izango da eta 14:00etan hasiko da. Idatzizko modalitatean: Papargorri abesbatza.

Otsailak 15, larunbata, Murgiako txokoan, D ligako saioa: Gorbeialdeko azkenak (Zuia-Urkabustaiz) VS Muinoko katuak resurrection (Gasteiz). Bazkaria izango da eta 14:30ean hasiko da. Idatzizko modalitatean: Zuiako Bertso eskola.

Arabako Bertso Kuadrillarteko Txapelketa urtarrilaren 24an abiatuko da eta martxoaren 28an bukatuko da, Murgiako Palatu kirol eremuan. 

Kuadrillartekoarekin Arabako bertso mugimendua bultzatu, indarberritu eta ikusarazi nahi da. Parte hartzaile guztien txapelketa izango da hau, lehia baino gehiago, gozamena izango du ardatz, guztiaren oinarria auzolana delako.

Arabako Bertsozale Elkartearen funtzioa koordinazio orokorra eta saretze lana izango da. Antolatzaileak txapelketan parte hartuko duten 12 taldeak dira. Bertsogintzako arlo teknikoan Arabako gai jartzaile taldea, epaile taldea eta Elkarteko lan taldearen laguntza izango dute.

Talde bakoitzak gutxienez 10-13 partaide izango ditu: gai jartzailea, epailea, hiru-sei bertsolari, kronikagilea, argazkilaria, musikariak, sukaldariak.

Kuadrillartekoak hiru fase izango ditu:

  • Lehen fasea: urtarrilaren 24tik otsailaren 15era arte eta taldeak 4 ligatan banatu dira. Hiru taldeko lau liga ezberdinetan banatuak. Liga bakoitzetik talde bakarra sailkatuko da hurrengo fasera eta 2 sailkapen orokorraren arabera.
  • Finalaurrekoak: otsailaren 29an Agurainen, martxoaren 7an Aramaion eta martxoaren 14an Amurrion izango dira. Bakoitzean bi talde ariko dira lanean eta saio bakoitzaren irabazlea sailkatuko da finalera.
  • Finala: martxoaren 28an izango da, Murgiako Palatu kirol eremuan.

Saio guztietan, beste 16 bertso sorta taldeak arituko dira. Bertsoak aurretik prestatuta eta kantatuko dute lehengo faseko eta finalaurreko saioetan. 3 bertso sorta aukeratuak finalera pasako dira, martxoaren 28an Murgian.