Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Kuadrillartekoaren azken txanpa atzeratuko da

2020/03/12
Martxoaren 14rako Amurrioko Kultur Etxean burutzekoa zen 3. finalaurrekoa eta hilaren 28an, Murgiako Palatu kirol eremuan burutzekoa zen finala atzeratuko dira.

Udalek eta Eusko Jaurlaritzak koronabirusaren aurrean prebentzio modura hartutako neurri eta erabakiekin bat eginez, Arabako Bertsozale Elkarteak bere egunerokotasuneko bertsogintza  jarduna etengo du epe muga gabe. Hezkuntza arautuko klaseak eta bertso eskolak etengo dira aldi batez eta Kuadrillartekoaren azken txanpa atzeratuko da.