Arabako Kuadrillarteko lehen faseko liga amaituta finalaurrekoak erabakita geratu dira
Bat-bateko hamabi saio jokatu dira Kuadrillartekoaren 1.fasean. 12 talde parte hartzaileetik 6 sailkatu dira finalaurrekoetara: liga bakoitzeko irabazleak eta bi talde sailkapen puntuazioaren arabera, hauexek:
A ligako talde irabazlea: Sumendiola bete poto
B ligako talde irabazlea: Kakiturriko gladioloreak
D ligako talde irabazlea: Lautadako ahuntzak
E ligako talde irabazlea: Konde basoko iluek
Puntuazioaren arabera 1. taldea: Izenbakuek
Puntuazioaren arabera 2. taldea: Errexala
Hiru finalaurrekoak horrela osatu dira:
Otsailak 29, larunbata, Aguraingo Zabalarten: Sumendiola bete poto (Gasteiz) VS Kakiturriko gladioloreak (Gasteiz)
Martxoak 7, larunbata, Aramaioko Sastiñan: Lautadako ahuntzak (Zalduondo) VS Izenbakuek (Aramaio)
Martxoak 14, larunbata, Amurrioko Kultur Etxean: Konde basoko iluek (Aramaio) VS Errexala (Gasteiz)
Hona hemen saio bakoitzeko kronika:
LPR Lautadako Phoemian Rhapsody (Agurain) eta BertsoLARRIAK (Mendialdea)
Gorbeialdeko azkenak (Zuia-Urkabustaiz) eta Muinoko katuak resurrectio (Gasteiz)
Larunbatean Murgiako zentro sozialean, txokoan, ARABAKO BERTSO KUADRILLA ARTEKO saioa izan dugu : GORBEIALDEKO AZKENAK taldea eta Gasteizko MUINOKO KATUAK RESURECTION Taldea.
Bazkaldu ondoren giro ederrean joan da saioa. Zuiako Gaztetxoak bertso jarriak kantatu dituzte aurretik eta ondoren bertso saio puntuagarriari ekin zaio. Bat batean etxeko taldeko Serapio Lopez, Aitor Jimenez eta Unai Gomez eta Muinoko Katuen taldetik Iñaki Viñaspre, Maialen Saez de Okariz, Maite Solozabal, Amaia Lasaga, Ander Solozabal eta Ekaitz Samaniego.
Bertso saioa amaitutakoan hauxe puntuazioa :
Gorbeialdeko azkenak 12
Gasteizko muineko katuak 12. Parra.
AURRERA ARABAKO BERTSOLARITZA!
Aramaioko Izenbakuek eta Bazaar Xanmapelezuin
Aramaioko Izarra elkartean jokatu da otsailaren 15ean E ligako azken saioa. Aurrez aurre Aramaioko Izenbakuek eta Gasteizko Bazaar Xanmapelezuin taldeak izan dira giro ederrean joan den arratsaldean. 14:30etan elkartu gara bezperatik modu dotorean prestatutako bazkaria jateko 35 lagun. Izenbakuek taldeko sukaldariek (eta azken momentuan Kondebasoko Iluek taldeko sukaldariak) lan ederra egin dute!
Bazkal ondoren dena prest saiori ekiteko. Beñat Burgik mikroa hartu eta primeran gidatutako saioa hasteko Aramaioko Alaiak taldekoek bertso idatziak kantatu dituzte koadrilen inguruko hainbat kontu aipatuz. Ondoren bat bateko saioaren txanda etorri da eta bertsolariek beren tokiak hartu dituzte. Aramaioko Izenbakuek taldetik Danel Herrarte, Peru Abarrategi, Andere Arriolabengoa eta Manex Agirre eta Gasteizko Bazaar Xanmapelezuin taldetik Aroa Arrizubieta, Peio Ormazabal, Xabier Antia, Mikel Martin eta Unai Anda aritu dira.
Agur bereziak entzun eta gero modu bizian joan da saioa eta entzuleak gustura egon dira bertsolarien lanak entzuten. Bukaeran herritarren gozamenerako Aramaioko Izenbakuek izan da garailea eta gogoz ospatu dute. Arratsaldea borobiltzeko guztia jaso, bazkarian sobratu den janari kopuru itzela (sukaldariak oso onak dira kantitateak kalkulatzen) tuperretan banatu eta poz pozik joan gara etxera.
Hurrengo fasean elkartuko gara!!!