Urtarrilak 19, Gasteiz, Auzolana
Bapateroak eta Arabar Errioxa
Pilotalekuko bazterrak doinuz bete zituzten Bertzilika taldeko bertsolari gazteek. Haiek ireki zuten saioa eta haien bertsoekin Bapateroak aurkeztu zizkiguten.
Guztia martxan zegoen. Lexurik, saioko gai jartzaileak, aurkezpenak egin eta segituan lehen faseari eman zitzaion hasiera, hau da, agurrei. Bapateroek instrumentuak, mozorroak eta baita dantza ere baliatu zituzten taldea aurkezteko. Txandrio, hala ere, ez zen atzean geratu, haiek ere gitarraren melodiarekin batera abestu baitzuten.
Bigarren atalean, Aroa eta Orlando ibili ziren aurrez-aurre Anariren musikaren inguruan eztabaidatzen eta ondoren bi taldeetako unai hurbildu ziren mikrofonora. Hauek zortziko txikiari helduz kantatu zuten.
Gero, oinen txanda heldu zen. Batetik Bapateroek, bestetik txandriok ez zituzten bereziki hitz laukote errazak aukeratu . Bai Mikelek eta bai Ikerrek denbora behar izan zuten bertsoa formulatzeko, baina, itxaronaldiak pena merezi izan zuen.
Laugarren fasean Iker eta Maddalen aritu ziren proposaturiko bukaerei forma ematen eta Xabier eta Orlandori egokitu zitzaien hurrengo fasean galderak botatzea.
Kartzela zazpigarren fasearen eskutik agertu zen. Bi taldeek bidaiatu zuten denboran, hiru hirukien antzera. Batzuekin Berlinera joan ginen eta besteek Egipto eta dinosaurioen arora eraman gintuzten.
Puntuak eskuratzeko azken aukera trikitixa eta panderoaren doinuarekin lagunduta burutu zen. Aita-semeak doinuarekin bi taldeek hiru kopla bota zituzten.
Amaitzeko bi taldeek agurra egin zuten batera eta saioari amaiera emateko Lexurik talde garailearen izena aditzera eman zuen: Txandrio.
Hau da Armentiako Bertxilika bertso eskolako kideek prestatutako bertso sorta:
Doinua:
Bertsolari pila bat
Ez al daude_hemendik?
Baina_ez nuke esango
Normalak direnik
Batez ere_Errioxar
Horiek ikusirik
Kontutxo bat aipatu
Nahiko nieke nik
Gure kontra_ez duzue
Ezer egiterik (Bis)
Baina jartzen bagara
Honantza begira
Panorama agian
Okertzen ari da
Xabi, Mikel, Maddalen
Falta da disdira
Unai eta Aroa…
Okerrago, tira
Bapateroak ere
Hain onak ez dira (bis)
Doinua: Eserita mesedez (Pirritx eta Porrotx)
Asperturik nago
Hau narraskeria
Bertso eskolan sartu
Dela bat berria!
Mikel du izena
Guapilloa omen
Baina ona_ote zaren
Demostratu hemen!
Ai ai ai ai, ai ai ai ai
Ze nolako artista!
Utzi bertsolaritza,
Ta izan sokorrista! (Bis)
Doinua: Aleluya (bertsioa)
Ai Maddalen, ai Maddalen
Ai Maddalen, ai Maddalen Arrausi
Bertsolariek ondo kantatu ahal zutenik
Ez nekien, Maddalen, zu agertu baino lehen
Ai Maddalen, ai Maddalen
Ai Maddalen, ai Maddalen
Arrausi egiten dut zu entzuten, Maddalen…
Doinua: Ave María
Ta hor Antia
Taldeko piztia
Kutxitik irten
Ta_hona etorria
Ai, ai, Antia
Ñoñostiarra ia
Etorri_ezkero
Todo te daría
Ai, ai, Antia
Da bertsofrikia
pertsona on ta
Eredu txar argia
Doinua: Partxis
Unai ai, ai, Unai ai, ai
Oraingoan finalean
Ikusi nahi nuke bai (Bis)
Bertxokotik subidito
Zaude baina basta ya
Aroari_irabaztea
Ere ez zen hain zaila!
Uste du profesionala
Dela bera orain bai
Hobetu izanak ona
Zarela_ez du esan nahi!
Unai ai, ai, Unai ai, ai
Oraingoan finalean
Ikusi nahi nuke bai (Bis)
Doinua: Maite zaitut
Ai Aroa Arrizubieta
Ikasle, irakasle ta bertsolari
Ai Aroa Arrizubieta
Zurekin joango nintzake ni kantari
Bertsolari fina da ta
Ez daki afinatzen
Ikasi beharko zenuke
Bertsoak entonatzen
Egun osoa pasatzen du
Noski_azeitunak jaten
Gauza asko buruan ta
Ona da irakasten
Irakasle ona baina
Zelako ikaslea
Guatxapean txateatzen
Pasatzen du klasea
Burua doinuz ta_errimaz,
Bertsoz dauka betea
Ta bere alaitasunez
Alaitzen du jendea
Ai Aroa Arrizubieta
Ikasle, irakasle ta bertsolari
Ai Aroa Arrizubieta
Zurekin joango nintzake ni kantari
Albisteak
Giro ederra nagusi Kuadrillarteko lehen asteburuan
Pasa den asteburuan, ostiralarekin jokatu ziren Arabako Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketako lehen 5 saioak Ataurin, Aramaion, eta Gasteizen. Giro ezin hobeagoan Aramaioko sobrak, Sumendi bete poto (Gasteiz), Ibabeko Bertaren bilobak (Aramaio), Errekaleor birizik eta Txandrio (Arabar Errioxa) taldea izan ziren garaile saio bakoitzean.
Kuadrillartekoan, lehenengo bost saioak asteburu honetan
Aramaio, Atauri eta Gasteizen jokatuko dira Kuadrillarteko hasierako faseko lehenengo 5 saioak.
Arabako Bertso Kuadrilla arteko Txapelketa martxan dago
Larunbatean, bat-bateko taldeen ordezkariek eta Arabako Bertsozale Elkarteak Arabako Bertso Kuadrillartekoa aurkeztuko zuten Gasteizen. Txapelketa formatua edukiko du 2018ko edizioak. Guztira 320 parte hartzaile.
Fitxa
- Eguna
- 2018/01/19
- Ordua
- 19:00
- Mota
- Final laurdenak
- Herria
- Gasteiz
- Tokia
- Auzolana Pilotalekua