Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Urtarrilak 19, Atauri

Mendialdea eta Aramaioko Ibaibeko Bertaren bilobak
2018 01 19 atauriMendialdean ekin diogu aurtengo Kuadrila Arteko Bertso Txapelketari. Ataurin izan genuen zita, pasa den ostiralean. Bertan Mendialdeko bertso eskola (Mendialdeko mitxarroak), Aramaioko taldearen aurka-elkarrekin aritu ginen.

21 30ean ekin genion afariari, 35 lagun batu ginen eta giro bikainean afaldu genuen arroz entsalada, oilasko gisatua eta limoizko musa. Kafe eta digestiboak zerbitzatu ordurako hasi ginen kantuan. Lehenik, Mendialdeko gazteek bertso sorta abestu zuten. Beti ere etxeko bertsolariak animatuz eta aramaioarrak zirikatzeko gogoz. Ostean, Zuriñe gai jartzaileak ariketen berri eman eta agur kolektiboak entzuteko parada izan zuten bertaratuek. Aramaioko butanitoek, laranja kolorez jantzirik, gu ta gutarrak taldearen doinua bertsionatu zuten, Mendialdekook berriz, kopla eta jota doinuz ekin genion. 8Ko handian Andere eta Julen aritu ziren kantuan, Katanuniako gatazka izan zuten hizpide. Jarraian 8ko txikian lehen aldiz jendaurrean Eli eta Manex aritu ziren. Saio bikaina osatu zuten biek. Bai horixe! 4 oinekin berriz, Txiki eta Xabi Igoa entzun genituen kantuan eta amaiera emanda Ane eta Manex. Pixkanaka berotzen zioan saioa eta puntu erantzuten Julen eta Xabik majo asmatu zuten 3na punturi zukua ateratzen. Kartzelako lanean, puntuka egin beharreko saioan, onddo bila doazen mendizaleen lekuan jardun zuten kantuan, atzean lamin (gorria) agertu zitzaiela. Azkenik, bertso puntuatuekin amaitzeko, kopla doinuan eta Mirenen gitarraren laguntzaz bi saio umoretsu eta eder entzun genituen. Agurretan berriz, egun berean bertso eskolako kide diren Garazi eta Enekoren haur jaio berriari abestu zioten Mendialdeko bertsolariek. Hau kasualitatea hau! Honetaz gain, saio bikainaren gorabeherak eta lehen aldiz kantuan aritu eta primeran egin zuten bertsolariek ere aipamen berezia izan zuten, txalo zaparrada indartsua jasotzeaz gain.

Azkenik puntuetan 12 eta 4 galdu zuten etxekoak, galdu edo irabazi, azken batean bertsoa eta bertso zaletasuna atera baitzen nabarmenki garaile Atauriko saioan. Aupa gu!!!

Hauek da Mendialdeko Gazteak taldeak kantatutako bertso idatziak:

Doinua: Mundu hau uzten bazun

Andere, Xabi, Manex
hau hirukotea
Aramaio bertsotan
nahiz izan trebea
heldutako bidetik
hobeto joatea
gaur tokatzen zaizue
asko sufritzea
oso zaila duzue
gaur irabaztea

Seikote honen fama
nolatan azaldu
beti gogoz dabiltza
nahiz askotan galdu
gaizki eginez gero
hobeto afaldu
baina hala ta guztiz
txalotzen ditugu
hemengo kantarien
fanak baikara gu!



 

Argazkiak

Argazki gehiago

Albisteak

Giro ederra nagusi Kuadrillarteko lehen asteburuan

Giro ederra nagusi Kuadrillarteko lehen asteburuan

2018/01/22

Pasa den asteburuan, ostiralarekin jokatu ziren Arabako Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketako lehen 5 saioak Ataurin, Aramaion, eta Gasteizen. Giro ezin hobeagoan Aramaioko sobrak, Sumendi bete poto (Gasteiz), Ibabeko Bertaren bilobak (Aramaio), Errekaleor birizik eta Txandrio (Arabar Errioxa) taldea izan ziren garaile saio bakoitzean.

Giro ederra nagusi Kuadrillarteko lehen asteburuan - Gehiago irakurri

Kuadrillartekoan, lehenengo bost saioak asteburu honetan

Kuadrillartekoan, lehenengo bost saioak asteburu honetan

2018/01/18

Aramaio, Atauri eta Gasteizen jokatuko dira Kuadrillarteko hasierako faseko lehenengo 5 saioak.

Kuadrillartekoan, lehenengo bost saioak asteburu honetan - Gehiago irakurri

Arabako Bertso Kuadrilla arteko Txapelketa martxan dago

Arabako Bertso Kuadrilla arteko Txapelketa martxan dago

2018/01/13

Larunbatean, bat-bateko taldeen ordezkariek eta Arabako Bertsozale Elkarteak Arabako Bertso Kuadrillartekoa aurkeztuko zuten Gasteizen. Txapelketa formatua edukiko du 2018ko edizioak. Guztira 320 parte hartzaile.

Arabako Bertso Kuadrilla arteko Txapelketa martxan dago - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2018/01/19
Ordua
21:00
Herria
Atauri
Tokia
Herriko elkartea